Oinarrizko ezagutzak ikasiko ditugu, punta alakadun errotuladoreak erabiliz eta errotulatzeko plazeraz gozatuz.
Euskararen Makila ohorezko saria emango zaio Latiorro ikastetxeari. Egun berean, baina 17:30etik 19:30etara, Lezeaga aretoan, haurrentzako antzerki tailerra egongo da, txikientzako askariarekin, eta 19:00etan "Iratxoen kantu sekretuak" haurrentzako ikuskizunak Aldai plaza hartuko du.
Kalejira, 13:30ean, tabernen inguruan; kantu bazkaria: 14:30ean, Bajoneko Koskoltegi elkartean.
5-12 urteko haurrentzat, heldu batek lagunduta. Doakoa. Ez dago aurretik izena eman beharrik.
Magia ikuskizuna eta magia tailerra 8 urtetik gorako umeentzat. Gainera, sukaldaritza tailerrak ere izango dira.
Udalaren Ludoteka eta Ludoklub Sareak euskararen eguna ospatzeko jai oso berezi bat prestatu du. Zertan datza? Txoko ezberdinak, tailerrak, jolas erraldoiak, musika eta dantza. Arratsalde polita euskaraz gozatzeko aukera!
Tailerreko parte-hartzaile bakoitzak kotoizko poltsa bat pertsonalizatuko du, nahi dituen diseinu eta kolorearekin. Zentroak beharrezko poltsa eta materiala emango ditu. Gazteak. 12-14 urte.
Erakusketak. Proiekzioak. Zuzeneko inprobisazioak. Performantzeak. Errezitaldiak. Antzezpenak. Dantza piezak...
Atxipi taldeak antolatutako lantegia, familia osoarentzat.
Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.
Proiekzioa eta mahai ingurua. Izena eman behar da, idatziz, whatsap honetara: 696221052.
Ikuskizuna: objektuen eta txotxongiloen konbinazioa, aktore-lanak eta musika zuzenean. Mahaiko txotxongiloak, aktorea eta musika.Adina: ikusle guztientzat. Zerrenda artistikoa: Interpretazioa: Nerea Oreja. Musika: Marcos Vilela. Informazio gehiago eta sarrerak hartzeko (6€): https://aitzinafolk.org/eu/evento/txikifolk-basoa-teatro-firulete-titeres/
Sinopsia: "Vivian Maier argazkilaria izan zen, baina etxez etxe umeak zaintzea zuen bizibide. XX. mendearen erdialdean argazkiak atera eta atera ibili zen AEBetan, eta askotan errebelatu gabe utzi zituen, diru eta denborarik ez zuelako horretarako. Bere material guztia kutxa batzuetan ager tu zen handik urte batzuetara, ganbara batean, eta argazkiek kalitate ezin hobea dute". Bi antzezle daude eszenatokian. Antzerki bat egitera etorri dira, argi dute hori, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa bat azaltzen da antzokian. Nork ekarri du? Zer tarako? Norenak dira argazki horiek guztiak? Vivianenak al dira?". 6 urtetik aurrerako umeei eta familiei zuzendutako ikuskizuna.
Azken urteotan, greba feministen ondoren, euskal literaturan bolleren ikusgarritasuna eta presentzia pixka bat areagotu da zenbait argitalpenekin. Sareinak taldeak antolatuta Gorbeialdeko EHGAMen elkarlanarekin, “Bollerak euskal letretan” mahai-ingurua egingo da gai honi buruz hitz egiteko, lan jakin batzuei begira. Lizar Begoña eta bere 'Gepardo japoniarrak' poesia lana, Eva Perez-Pons eta 'Erresistentziarako gorputzak: bollerak' saiakera, eta June Fernandez eta 'Mariokerrak. Nola izan / esan bollera euskaraz' saiakera.
Poliziaren kontrolak eta Pirinioetako eta Atlantikoko Bidasoako muga naturaleko pasabide batzuk ixteak 10 heriotza eragin zituen urtebetean. Frantziak 2018ko udan ezarri zuen kontrol hori, Europako gainerako herrialdeetara bidean zihoazen etorkinak sar ez zitezen. Zazpi pertsona hil ziren 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiru hil 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren alde batean eta bestean dauden hainbat aktibistari ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea (Harrera Sarea) eta Bidasoa Etorkinekin (El Bidasoa con los migrantes) elkarteen ordezkari gisa, beren bizitza galdu zutenak ere gogorarazten ditu, izena, adina, zeharkaldia eta ametsak jarriz, hildakoen zifra hotzen atzean ezkutatzen den historia eta pertsonak ezagutuz, horrela tragedia gizatiartuz.
Zigoitiko Udalak, Gorbeialdeko Mintzalagunekin eta Gorbeia Eskolarekin elkarlanean, euskararen egunaren inguruko egitaraua osatu du. Edu Muruamendiarazen konpainiaren azken ikuskizuna.
'Hau ez da gerra' bat formatu handiko lan bat da, espazio eszenografiko ikusgarri batekin. Unibertso dramatiko berritzaile bat eskainiko digu, antzezlanaren inguruan eraikiko diren hainbat ekintza transmediaren bitartez: pertsonaien iragana ezagutzeko audioak, disko bat piezaren soinu bandarekin, 'Bunker' izeneko aurre-ikuskizun berezi bat eta euskara ikasleentzako material didaktikoa. Artistak: Aiora Sedano, Gabriel Ocina, Irati Agirreazkuenaga Konpainia: Thusia, Piszifaktoria. Egilea: Mikel Ayllon. Musika: Igor Arzuaga. Eszenografia: Amaia Garate | Iñaki Ziarrusta (ATXTeatroa).
Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik bakarrizketa. 14 urtetik gorakoentzat. Sarrerak doan aforoa bete arte. Zabalgana Euskara Taldeak antolatuta.