'Hau ez da gerra' bat formatu handiko lan bat da, espazio eszenografiko ikusgarri batekin. Unibertso dramatiko berritzaile bat eskainiko digu, antzezlanaren inguruan eraikiko diren hainbat ekintza transmediaren bitartez: pertsonaien iragana ezagutzeko audioak, disko bat piezaren soinu bandarekin, 'Bunker' izeneko aurre-ikuskizun berezi bat eta euskara ikasleentzako material didaktikoa.
Artistak: Aiora Sedano, Gabriel Ocina, Irati Agirreazkuenaga
Konpainia: Thusia, Piszifaktoria.
Egilea: Mikel Ayllon.
Musika: Igor Arzuaga.
Eszenografia: Amaia Garate | Iñaki Ziarrusta (ATXTeatroa).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.