2023/12/02 19:00 - 20:30

MAHAI-INGURUA

Bollerak euskal letretan

Bollerak euskal letretan
Kultur Etxea, Gorbeialdea Urkabustaiz

Azken urteotan, greba feministen ondoren, euskal literaturan bolleren ikusgarritasuna eta presentzia pixka bat areagotu da zenbait argitalpenekin. Sareinak taldeak antolatuta Gorbeialdeko EHGAMen elkarlanarekin, “Bollerak euskal letretan” mahai-ingurua egingo da gai honi buruz hitz egiteko, lan jakin batzuei begira. Lizar Begoña eta bere 'Gepardo japoniarrak' poesia lana, Eva Perez-Pons eta 'Erresistentziarako gorputzak: bollerak' saiakera, eta June Fernandez eta 'Mariokerrak. Nola izan / esan bollera euskaraz' saiakera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago