Beste neska batzuekin elkartuko gara, eta neska izateagatik ezberdin tratatzen gaituztenean nola sentitzen garen adieraziko dugu. Sentimendu horiez arituko gara, eta geure burua babesteko, zaintzeko eta maitatzeko nola defenda gaitezkeen pentsatuko dugu. Ahalduntzea eta autoestimua landuko ditugu, gure gorputzei buruz hausnartuko dugu, eta autodefentsa feministako teknikak ikasiko ditugu, praktikan jartzeko. Trebatzailea: Esther Lopez Monge. HARTZAILEAK: 10 eta 13 urte bitarteko neskak. Izena emateko aldia: 2023ko irailaren 1etik tokiak bete arte Informazioa eta izen-emateak: 010 Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista
Hitzak eta izenak, izenak eta hitzak, ahotan erabiliko dira azaroaren 10 eta 11an Amurrion bertako Aztarna Elkarteak Onomastika Elkartearekin batera antolatuko duten V. Onomastika Topaketan. Testu zaharretan jasorik, izen propio edo onometan iharturik eta euskaldunon ahotan oraindik bizirik dagoen onimia eta lexikoa izango dute aztergai bederatzi hizlarik: Josu Larragaña, Mila Gabiola, Aitor Azpiazu, Joxemari Sestorain, Jesus Mari Garaio, Iago Irixoa, Amagoia Gezuraga, David Peterson eta Joseba Sarrionandia.
"Pinoa" egitea gustatzen zitzaizun baina inoiz ez dizute ondo zelan egin behar den irakatsi? Buruz behera egotea gustatzen zaizu baina oreka mantentzea kostatzen zaizu? Edo behingoz zure beldurrei aurre egin nahi diezu eta buruz behera egoten ikasi? Bi orduko lantegi honetan oreka, alineazioa eta erresistentzia landuko ditugu zure bertikalak hobetu ditzazun. Poliki poliki paretatik aldendu eta zure kabuz buruz behera mantentzeko erremintak emango dizkizugu. Ez du axola inbertidekin edo bertikalekin aurretiko esperientzia daukazun ala ez. Ariketa bakoitza maila desberdinetara moldatu egingo dugu. Jarri dezagun mundua buruz behera! Izen-emateak urriaren 6tik aurrera hemen. Informazio gehiago:vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Kaleko jaia, jaialdiko musika tradizional guztia alde zaharreko eta zabalguneko kaleetan. Aitzina Folk jaialdiaren hamaikagarren edizioaren irteera-seinalea emango duten hainbat jatorritako musikarien zerrenda. Parte hartzen duten taldeak: Xirolarrua Eskola, Oiartzun eta Alberite. Mendialdeko gaiteroak (Gasteiz) Eguzki Fole (Gasteiz) Amiestu Sones (Gasteiz) Txsss!! No hay prisa. (Gasteiz) Indarra Kultur elkartea (Gasteiz) Aguraingo Musika eskoleen trikitilariak eta panderojoleak. Arai Konpartsa (Gasteiz) Gasteizko Udal Floklore Akademia
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du, horregatik aita ezin izango da gehiago "Super Lehoi" izan. Bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du aitak hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen duenean.
4 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta matrikula 3 eurokoa da.
Xabier Egañak Andetxako elizan egindako horma margoen 10. urteurrenean, hainbat kontzertu antolatu dira. Donostiako Ereski Gregoriar Scholaren emanaldia izango da, gregoriar kantuak euskaraz lantzen dituzte.
Antzezlan performatibo honek intimitatearen eraikuntzan agertu ohi diren menderakuntzaren eta otzantasunaren arteko mugak tenkatzen ditu. Diziplinarteko pieza honetan, mugimenduak, eskulturak eta soinuek topo egingo dute. Bi emakume, nor bere ama-hizkuntzan: antzinako kontakizunetan murgilduta, sonoritate berriak sortzera jolastuko dira. Zer gertatzen da intimitatearekin, haren inguruko ikuskizun bat egiten badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa bat da. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformazioa. Antzinakotasuna eta oraina.
Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa. Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko. Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz. Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat.