Jadanik euskaldunak gara ala, beharbada, ikasteko prozesuan buru-belarri gabiltza. Primeran dago, baina…badakigu hegaztien gorputz-atalak euskaraz esaten? Ezagutzen dugu inguruko ugaztunen euskal izenik? Eta han-hemenka azaltzen diren zuhaitzenak, esaterako? Laburbilduta…badakigu Natura euskaraz adierazten? Natura eta euskara elkarrekin lotzeko gogoa baduzu, zatoz Atariara eta ekin txoriei eta euskarari, aurrera! Prismatikoak eramatea gomendagarria da. Emailea: Andoni Llosa - Fauneando
EIRE taldea Eire Maia eta Eire Salegik osatzen dute. Txiki-txikitatik aritu dira elkarrekin musika egiten eta orain kantu pop elektronikoekin aurkeztu dira eszenara. Maiak konposatu eta Salegik ekoiztu, euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Azaroa hasieran aurkeztuko dute euren lehen bilduma, 6 kantuz osaturikoa. Abestiz abesti joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustoko dituzten genero eta soinu ezberdinak ikutuz. Lan honekin euren burua aurkeztu nahi dute, zer nolako musika espero dezakegun haiengandik erakutsi eta geratzeko iritsi diren artista direla aldarrikatu. Sarrera librea.
Lantegi honetan, euskaraz idatzitako edo euskarara ekarritako literaturara hurbilduko gara, ikuspegi feminista batekin, emakumeak nahiz gizonak inplikatzeari begira, berdintasuna sustatuko duen autokontzientzia sortzeko asmoz. Saioetan, hainbat literatur testu aztertuko ditugu (trama, edukiak, adierazpideak, pertsonaiak eta abar). Erdigunean, emakumeak: emakumeak eta emakumeek idaztean nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda. Koordinatzailea: Gema Lasarte Leonet, doktorea Literatur Zientzietan, eta irakaslea EHUko Literaturaren Didaktikan. Irakurzalea, literaturzalea eta hainbat liburu eta artikuluren egilea. Hileko lehen asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara.
Euskal literaturan fantasia gutxi dagoela dioenik bada. Egia ote da? Mahai-inguru honetan, literatura zahar eta berrian;heldu eta gaztean; goiko, ertain eta behekoan arakatuko dugu euskal fantasiazertan den argitu nahian. Partaideak: Manu Lopez Gaseni, Irati Jimenez eta Patxi Zubizarreta Sarrera librea lekua bete arte.