2023/11/08 16:00 - 18:00

BISITA GIDATUA

Natur ibilbidea: 'Hegaztiak'

Natur ibilbidea: 'Hegaztiak'
Ataria, Gasteiz

Jadanik euskaldunak gara ala, beharbada, ikasteko prozesuan buru-belarri gabiltza. Primeran dago, baina…badakigu hegaztien gorputz-atalak euskaraz esaten? Ezagutzen dugu inguruko ugaztunen euskal izenik? Eta han-hemenka azaltzen diren zuhaitzenak, esaterako? Laburbilduta…badakigu Natura euskaraz adierazten?

Natura eta euskara elkarrekin lotzeko gogoa baduzu, zatoz Atariara eta ekin txoriei eta euskarari, aurrera!

Prismatikoak eramatea gomendagarria da.

Emailea: Andoni Llosa - Fauneando

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago