Ostirala, ekainak 2

17:15

Zu ere espeleologoa

Anuntzibaiko autobidearen ordainlekuaren ondoko aparkalekua., Aiaraldea Laudio | FAMILIA JARDUERA

Pentsatu al duzu inoiz zeu ere izan zaitezkeela espeleologoa? Badakizu zer nolako abenturak biziko dituzun lurrazpiko unibertsora sartzen baldin bazara? Ba... goazen egitera! Familia giroan izango da (familiak izango dira partaideak, guraso eta umeak lagun), euskaraz, eta mitologiaz betetako harpe horretara sartzeko prest egon behar. Txango erraza izango da, hala ere. Kasko bat eraman behar da (bizikletaz ibiltzekoak nahikoak dira) eta bekokiko argi bat, eskuak libre izateko. Ura eta zerbait jateko eramatea ere, gomendagarria da. Hori bai: izena aldez aurretik eman beharko da, lekuak mugatuak direlako. Doakoa. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.  

Zu ere espeleologoa Anuntzibaiko autobidearen ordainlekuaren ondoko aparkalekua.

Pentsatu al duzu inoiz zeu ere izan zaitezkeela espeleologoa? Badakizu zer nolako abenturak biziko dituzun lurrazpiko unibertsora sartzen baldin bazara? Ba... goazen egitera! Familia giroan izango da (familiak izango dira partaideak, guraso eta umeak lagun), euskaraz, eta mitologiaz betetako harpe horretara sartzeko prest egon behar. Txango erraza izango da, hala ere. Kasko bat eraman behar da (bizikletaz ibiltzekoak nahikoak dira) eta bekokiko argi bat, eskuak libre izateko. Ura eta zerbait jateko eramatea ere, gomendagarria da. Hori bai: izena aldez aurretik eman beharko da, lekuak mugatuak direlako. Doakoa. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.

19:30

'Patata Minak'

Andra Mari Plaza, Lautada Agurain | ANTZERKIA

Berbalagun ekimenaren baitan, bueltan dira ALEAren Patata Minak. Aguraingo Udalak, Laboral Kutxak eta UDAPAk babestutako ikuskizuna.

'Patata Minak' Andra Mari Plaza

Berbalagun ekimenaren baitan, bueltan dira ALEAren Patata Minak. Aguraingo Udalak, Laboral Kutxak eta UDAPAk babestutako ikuskizuna.

19:30
23:00

Euskal Jaia

Kaleak, Aiaraldea Amurrio | JAIA

Jaia ekainaren 1ean, ostegunean, hasiko da, pintxo-potearekin eta Ugarte Otxotearen kalejirarekin, arratsaldeko 19:30etik 21:30era. Ekainaren 3an, larunbatean, 12:30ean Euskal Jaiaren ekitaldi nagusia egingo da, Iruñeko Duguna dantza taldearen eta Aiara Dantza Taldearen emanaldiarekin. 13:30ean kantu poteoa hasiko da Fita Fikekinekin. Programatutako jarduerek 16:30ean jarraituko dute, bertso saioarekin. Halaber, umeentzako jolasak izango dira Kalakaren eskutik. 19:00etan Lau Esku & Josu Sanchez arituko dira, eta amaitzeko, 21:00etan Beranduegi erromeriak emango dio amaiera jaiari.

Euskal Jaia Kaleak

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»