Jaia ekainaren 1ean, ostegunean, hasiko da, pintxo-potearekin eta Ugarte Otxotearen kalejirarekin, arratsaldeko 19:30etik 21:30era. Ekainaren 3an, larunbatean, 12:30ean Euskal Jaiaren ekitaldi nagusia egingo da, Iruñeko Duguna dantza taldearen eta Aiara Dantza Taldearen emanaldiarekin. 13:30ean kantu poteoa hasiko da Fita Fikekinekin. Programatutako jarduerek 16:30ean jarraituko dute, bertso saioarekin. Halaber, umeentzako jolasak izango dira Kalakaren eskutik. 19:00etan Lau Esku & Josu Sanchez arituko dira, eta amaitzeko, 21:00etan Beranduegi erromeriak emango dio amaiera jaiari.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.