2023/06/02 17:15 - 20:00

FAMILIA JARDUERA

Zu ere espeleologoa

Zu ere espeleologoa
Anuntzibaiko autobidearen ordainlekuaren ondoko aparkalekua., Aiaraldea Laudio

Pentsatu al duzu inoiz zeu ere izan zaitezkeela espeleologoa? Badakizu zer nolako abenturak biziko dituzun lurrazpiko unibertsora sartzen baldin bazara? Ba... goazen egitera! Familia giroan izango da (familiak izango dira partaideak, guraso eta umeak lagun), euskaraz, eta mitologiaz betetako harpe horretara sartzeko prest egon behar. Txango erraza izango da, hala ere. Kasko bat eraman behar da (bizikletaz ibiltzekoak nahikoak dira) eta bekokiko argi bat, eskuak libre izateko. Ura eta zerbait jateko eramatea ere, gomendagarria da. Hori bai: izena aldez aurretik eman beharko da, lekuak mugatuak direlako. Doakoa. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago