Uribarri-Ganboako urtegian paddle surf diziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. Izen-emateak apirilaren 7tik aurrera hemen. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Paleta goma erakustaldia, jolasak eta luntxa. Izen ematea: 680745941.
Egitaraua: 11:30ean taldeen elkartea; 12:00etan hamaitektakoa; 12:30ean emanaldia; 16:30ean dantza plaza guztiontzat. Parte hartzaileak: Triskari dantza taldea, Arantzabela dantza taldea, Orbela dantza taldea; Haize Dulantzi dantza taldea.
Bertsolariak: Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Markel Yoller Antolatzaileak: Gasteizko Udala.
Maiatzaren 12tik 15era bitartean Bitorianoko jaiak ospatuko dira. Denetarik izango da: familiarentzat antzerkia, afari herrikoia, DJak, mus txapelketa, haurrentzako zirko jolasak, erromeria, luntxa, alborada, txistorra eta odolki jana...
Poetak Maiatzean eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean euskarazko hiru saio antolatu ditugu aurten.Honako hau lehenengoa: “Gu gabe ere” poema liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996) testuak eta Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995) ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Emanaldi oso berezi eta sakona. Hala, naturaz bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin. Elias Querejeta zine eskola kolaborazioarekin. Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus/
Parasite Kolektiboak eta Baratza Aretoak antolatzen duten Zurrunbilo arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdiaren zortzigarren edizioa.
Zea Mays-en bazen jada tendentzia sintetizadoreak erabiltzearena. 'Atera' (2019) nolabait 80. hamarkadako sonoritateaz bustitzen bazen, oraingo 'Adore, Kemena, kuraia'n sinteak ezinbestekoak dira jantziaren ehunduran eta osagarrietan. Txip eta emulazioek disko osoa nabartzen dute, eta harmonikoki bizi dira taldeak duen bihotzetiko rockarekin.
Egunean zehar ikusi ezin ditugun animalia-espezie asko daude, baina gaueko orduak aprobetxatzen dituzte beren eguneroko jarduna garatzeko; horien artean hainbat hegazti, ugaztun eta anfibio daude. Olarizuko Lorategi Botanikoa Gasteizko mendien iparraldeko isurialdean dago. Korridore ekologiko nabarmena da eta faunarentzat zeharo leku garrantzitsua ere bai. Irteera honetan gaueko bizilagun horiei buruzko gauza gehiago ezagutzen saiatuko gara. Emailea: Fauneando