2023/05/13 21:00 - 23:30

PROPOSAMENA

Natur ibilbidea: Gauean baso artean

Natur ibilbidea: Gauean baso artean
Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea), Gasteiz

Egunean zehar ikusi ezin ditugun animalia-espezie asko daude, baina gaueko orduak aprobetxatzen dituzte beren eguneroko jarduna garatzeko; horien artean hainbat hegazti, ugaztun eta anfibio daude. Olarizuko Lorategi Botanikoa Gasteizko mendien iparraldeko isurialdean dago. Korridore ekologiko nabarmena da eta faunarentzat zeharo leku garrantzitsua ere bai. Irteera honetan gaueko bizilagun horiei buruzko gauza gehiago ezagutzen saiatuko gara.

Emailea: Fauneando

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago