Poetak Maiatzean eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean euskarazko hiru saio antolatu ditugu aurten.
Honako hau lehenengoa: “Gu gabe ere” poema liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996) testuak eta Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995) ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Emanaldi oso berezi eta sakona. Hala, naturaz bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin. Elias Querejeta zine eskola kolaborazioarekin.
Informazio gehiago: https://geuelkartea.eus/
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.