Liburu ilustratu ikusgarri honetan 25 istorio labur biltzen dira, beste hainbeste aiten bizi-xehetasunetan oinarrituta. Gizon horiek lagun, aitatasun eredu eta molde berriak ezagutu ahalko ditugu, parte hartzaile, hunkigarri, zaintzaile, bakezko eta presenteagoak diren aitak.
Dakizunez, eskalada-gune berri bat dugu Laudion: Latiorroko rokodromoa. Eta hori baliatu nahi da, bertan, familia giroan eta euskaraz, eskalada tailertxo bat antolatzeko. Parte-hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira eta izena eman beharko dute aldez aurretik, lekuak, mugatuak direlako. Doakoa. Rokodromo berria, ezaguna denez, Latiorro auzuneko pilotaleku zaharrean dago. Ekimena, Udalak euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko duen “Berbalagun 2019-2023” programaren barruan dago eta, zehatzago, haren barruan dagoen familiei zuzendutako “Gurasolagun” atalean. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.
Antolatzailea: Ei Txo egitasmoa eta Barrundiako Udala.
Ipuin kontaketa zeinu-hizkuntzan, euskarazko ahozko interpretazioarekin. Ipuinen bidez aniztasun funtzionala esperimentatzeko aukera ederra. Saioaren hasieran, zeinu-hizkuntzari buruzko tailer espres bat egingo dugu. Hizkuntza: euskera eta zeinu hizkuntza. Informazio gehiago eta izen emateak: https://labur.eus/bDHNV
Elefante baten burua marraztuko dugu kartulina batean sudurran kartoizko tuboa jartzen. Koloreetako eraztunak egingo ditugu sudurrara botatzeko. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako lantegia. Informazio gehiago eta izen emateak: https://labur.eus/bDHNV
Gorputzaren kontzientzia egunerokotasunera ekartzeak askatasuna ematen digu gure mugimenduetarako eta bizitzak dakarren aukerak zabaltzen dizkigu. Saio hauen bitartez, gure odoltze-zikloetan gertatzen diren prozesu desberdinak gorputzetik ulertzeko espazio bat zabalduko dugu, fase bakoitzean gertatzen dena gorputzetik ulertuz yogak eskaintzen dizkigun teknika desberdinen bitartez. Hilerokoarekin gaudenean egin ditzakegun posturak (deskantsurako onuragarriak direnak, errestauratiboak...), ikusi eta esperimentatuko ditugu, modu kolektibo batean, taldean sostengatuz bertan biltzen diren autoezagutzazko bizipenak. OHARRA: Jarduera bost eguneko saio jarraituetan banatuta egongo da: apirilak 21, maiatzak 5 eta 19, ekainak 2 eta 9. Izen-emateak martxoaren 24etik aurrera hemen. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak
Izaro Aranda eta Naiara Urkiza herriko erizain gazteak izango dira datorren ostiralean tailer praktikoa ematen.
Zuzeneko musika haurrentzat.
Kantaren aurkezpena egingo dute, kalejirarekin batera.