2023/04/21 17:30 - 18:30

LANTEGIA

Eskalada rokodromo berrian

Eskalada rokodromo berrian
Frontoia (rokodromo berria), Aiaraldea Laudio

Dakizunez, eskalada-gune berri bat dugu Laudion: Latiorroko rokodromoa. Eta hori baliatu nahi da, bertan, familia giroan eta euskaraz, eskalada tailertxo bat antolatzeko.

Parte-hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira eta izena eman beharko dute aldez aurretik, lekuak, mugatuak direlako. Doakoa. Rokodromo berria, ezaguna denez, Latiorro auzuneko pilotaleku zaharrean dago. Ekimena, Udalak euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko duen “Berbalagun 2019-2023” programaren barruan dago eta, zehatzago, haren barruan dagoen familiei zuzendutako “Gurasolagun” atalean. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide