Gorputzaren kontzientzia egunerokotasunera ekartzeak askatasuna ematen digu gure mugimenduetarako eta bizitzak dakarren aukerak zabaltzen dizkigu. Saio hauen bitartez, gure odoltze-zikloetan gertatzen diren prozesu desberdinak gorputzetik ulertzeko espazio bat zabalduko dugu, fase bakoitzean gertatzen dena gorputzetik ulertuz yogak eskaintzen dizkigun teknika desberdinen bitartez. Hilerokoarekin gaudenean egin ditzakegun posturak (deskantsurako onuragarriak direnak, errestauratiboak...), ikusi eta esperimentatuko ditugu, modu kolektibo batean, taldean sostengatuz bertan biltzen diren autoezagutzazko bizipenak.
OHARRA: Jarduera bost eguneko saio jarraituetan banatuta egongo da: apirilak 21, maiatzak 5 eta 19, ekainak 2 eta 9.
Izen-emateak martxoaren 24etik aurrera hemen.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/gauekoak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.