Zigoitiko gazte asanbladaren eskutik.
Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren finalaren festa egun osokoa izango da. 12:00etan, poteoa, 14:30ean, bazkaria, 17:00etan finala.
ZIRKO-teknikak ikasteko SAIOA. Ekimen interesgarria, beraz. Jarraian, ASKARI GOZOA banatuko zaie bertaratutako guztiei. Eta, amaitzeko, MALABAR ARIKETAK landuko ditugu, beren-beregi prestatutako saioan.
Bitartean Jolasean elkartetik Arabako Errioxako zinema zikloa aurkezten dugu formatu ibiltaria duena, film bakoitza herri desberdin batean proiektatuko baita. Kalitatezko zinema gure udalerrietako aretoetara hurbiltzeko modu bat da. Zinhezba Kultur Elkarteak dinamizatutako kultur proposamen interesgarri eta erakargarria eskaintzen dizuegu, arduratuko direnak proiekzioez eta saio bakoitzerako prestatu dituzten zineforumez. Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da 'Nevia', euskarazko azpitituluekin.
Volputatem antzezlana plazera gaitzat hartuz plazerak sorrarazten digun deskonexioarekin eta ihesbidearekin esperimentatzen duen obra da, kasu honetan bainuontzian egotean sentitzen den plazerarekin. 2022ko Haziak programatik ateratako zirku ikuskizun honek dantza, testua, soka aereoa eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu. Maider Lasaren zuzeneko musikaren kolaborazioarekin bat eginez, Cia Kaput Konpainiaren eskutik. Gonbidapenak otsailaren 24tik aurrera hemen. Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org
Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.
STR osatzen duten Iker Villa (Revolta Permanent), Aritz Mendiola (LauKatu), Xabier Bengoa (LauKatu), Oihan Moreno eta Lander Campos musikariek pop-trap estilora ekarri dituzte naretasun malenkoniatsuaz bustiriko kantak. Guda Dantza, berriz, 2012an Uribe Kostan sorturiko musika talde bat da, estilo aniztasuna oinarritzat duena.
Iñaki Jauregialtzok buztina eta bertsoak bildu ditu 'Lur Bustian bertsolariak' erakusketan. Eskuz egindako zeramikazko 30 pieza biltzen dira bertan, buztin beltzez eginak, engobatuak eta esmaltatuak. Piezak bertsolariaren irudia eta haren bertsoak jasotzen ditu. Egitasmo honen helburuetariko bat bertsogintza gizarteratzea da, bertsolariak bertatik bertara ezagutu, partekatu, zabaldu eta bide batez euskara esparru ludikoarekin lotzea. Arabako kuadrillen arteko finala martxoaren 25ean izango da Laudion eta ordura arte zabalik izango da erakusketa.
7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Bi pase egingo dira. Geu elkarteak antolatuta.