Bitartean Jolasean elkartetik Arabako Errioxako zinema zikloa aurkezten dugu formatu ibiltaria duena, film bakoitza herri desberdin batean proiektatuko baita. Kalitatezko zinema gure udalerrietako aretoetara hurbiltzeko modu bat da. Zinhezba Kultur Elkarteak dinamizatutako kultur proposamen interesgarri eta erakargarria eskaintzen dizuegu, arduratuko direnak proiekzioez eta saio bakoitzerako prestatu dituzten zineforumez.
Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da 'Nevia', euskarazko azpitituluekin.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.