Volputatem antzezlana plazera gaitzat hartuz plazerak sorrarazten digun deskonexioarekin eta ihesbidearekin esperimentatzen duen obra da, kasu honetan bainuontzian egotean sentitzen den plazerarekin. 2022ko Haziak programatik ateratako zirku ikuskizun honek dantza, testua, soka aereoa eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu. Maider Lasaren zuzeneko musikaren kolaborazioarekin bat eginez, Cia Kaput Konpainiaren eskutik.
Gonbidapenak otsailaren 24tik aurrera hemen.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.