Abiapuntua: Zuhatzu-Kuartango. Iraupena: Goiza. Altuera gorena: 1076m. Desnibel absolutua: 516m. Luzera: 14,4km. Arduraduna: Kike (655720625)
Mendi irteera Jauregitik Indiaganara izango da.
Barrundiako familiek Atxipi elkartearekin batera mendi txangoa egingo dute. Ei Txo, jauzi egin eta euskaraz hitz egin programaren barruan. 10:00etan irtengo dira Pradotik (Araia), eta ordu erdi beranduago, 10:30ean Barrundiako kiroldegitik.
Familian euskaraz egun eder bat pasatzeko aukera paregabea. Anima zaitezte. Informazio gehiago: gorbeialdea@mintzalaguna.org 650266744 (Unai).
Patxi Bisquertek, Pello Mari Otaño Barriola bertsolariaren bizitzari buruzko 'Ombuaren itzala' proiektu zinematografikoa aurkeztuko du gizarte etxeetan. Pello Mari Otaño oso garrantzitsua izan da bai bertsolaritzan eta baita euskalgintzan ere: bertsolari familia batetik eratorria lan handia egin zuen bertsoak sorteen eta orohar bertsolaritza biziberritzen. Horrez gain, murgilduta egon zen euskalgintzako beste hainbat alorretan ere. Patxi Bisquert aktore eta zuzendariak Otañori buruz 'Ombuaren itzala' filma egitea jarri zuen helburu. Proiektua aurkezteko eta finantzazioa lortzeko, oso aurkezpen originalak egiten dihardu. Proiektua auzolanaren bidez finantzatu nahi da, Euskadi eta Argentina uztartzeko helburuarekin, emigratu behar izan zuen bertsolari honen ibilbidearen narrazioaren bidez
Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Zigoitira, baina Zigoitiko Korrika Batzordeak eta Zigoitiko Udalak egitarau zabala antolatu dute martxoan zehar, beroketa-ariketak egiteko. Egun osoko egitaraua prest dago: Goizean, familiei zuzenduta, taloak egiteko tailerra eta herri kirolak. Dena, txistularien taldeak girotuta. Bazkalaurretik, BERBAPASA: hitzekin jolasteko aukera paregabea. Eta, ekitaldi nagusi modura, BERTSO-BAZKARIA, Xabi Igoa eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Gopegiko txokoan. Etortzeko asmoa duenak izena eman behar du martxoaren 18a baino lehen, zentro soziokulturalean.
Eloi Beatoren zuzendaritzapean, David Gutierrez eta Iñigo Salinero aktore gasteiztarrek eta profesional ugarik osatutakoa da Gag Street Boys (GSB) antzerki taldea.
4-7 urtetako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa. Umorea ardatz, musika, abesti, soinu eta efekto desberdinak baliatzen ditut publikoaren atentzioa mantentzeko.
Txus eta Txu kasualitateak elkartu ditu. Auzokide bihurtu ondoren elkarrekin bizitzen ikasi behar dute. Baina haien pertsonalitatea eta armonian bizitzeko daukaten interesak egoera zentzugabeetara eramaten ditu. Familian disfrutatzeko eta ongi pasatzeko ikuskizuna. Sarrerak: http://entradium.com/events/txus-txu-umeentzako-antzerkia
Antzezlan horrek Josefa de Mujikan jartzen du fokua, 1836an soldadu ingelesek Gasteizen, lehen gerra karlistan, exekutatu zuten okinaren alargunean. Proiektuak kazetaritza, antzerkia, performancea eta teknologia berriak uztartzen ditu kazetaritza performatikoaren bidez, ikerketa-kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen dituen tresna kulturala.
Jon Ander Urresti aktore eta sortzaileak 'Tribiz, baserri galdue' antzezlana osatu du. Bere familiaren baserri zaharrean aurkitutako tresnak oinarri hartuta, osatu du nostalgiaren inguruko antzezlana
Arte eszenikoetan trebatzeaz gain, gorputz adierazpena areagotzea, zentzumenak lantzea eta, batez ere, aldi berean, euskararen erabilera eta ezagutza sendotzea dira ikastaroaren helburuak. Urtarrilaren 17an hasteko da eta apirilaren 6an amaitzeko. Ardura, Josune Garcia de Bikuñak (euskaltegi irakaslea, euskara normalizatzeko programa batzuen dinamizatzailea, abeslaria, idazlea...) izango du. Bestalde, Sorlasean izena jarri dio umeentzako antzerki eskolen egitasmo horri. Parte har dezaketen umeak, 2010-2014 urte bitartean (biak barne) jaiotakoak izango dira eta matrikulazioak 20 euroko kostua du. Lekuak mugatuta daude (gutxienez 8 ume eta gehienez 16) eta indarreko osasun-neurriak beteko dira uneoro. Izena emateko epea urtarrilaren 3an hasiko da eta 11n amaitu. Eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 12an, 9:00etan.