Patxi Bisquertek, Pello Mari Otaño Barriola bertsolariaren bizitzari buruzko 'Ombuaren itzala' proiektu zinematografikoa aurkeztuko du gizarte etxeetan.
Pello Mari Otaño oso garrantzitsua izan da bai bertsolaritzan eta baita euskalgintzan ere: bertsolari familia batetik eratorria lan handia egin zuen bertsoak sorteen eta orohar bertsolaritza biziberritzen. Horrez gain, murgilduta egon zen euskalgintzako beste hainbat alorretan ere.
Patxi Bisquert aktore eta zuzendariak Otañori buruz 'Ombuaren itzala' filma egitea jarri zuen helburu. Proiektua aurkezteko eta finantzazioa lortzeko, oso aurkezpen originalak egiten dihardu. Proiektua auzolanaren bidez finantzatu nahi da, Euskadi eta Argentina uztartzeko helburuarekin, emigratu behar izan zuen bertsolari honen ibilbidearen narrazioaren bidez
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.