Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Zigoitira, baina Zigoitiko Korrika Batzordeak eta Zigoitiko Udalak egitarau zabala antolatu dute martxoan zehar, beroketa-ariketak egiteko. Egun osoko egitaraua prest dago: Goizean, familiei zuzenduta, taloak egiteko tailerra eta herri kirolak. Dena, txistularien taldeak girotuta. Bazkalaurretik, BERBAPASA: hitzekin jolasteko aukera paregabea. Eta, ekitaldi nagusi modura, BERTSO-BAZKARIA, Xabi Igoa eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Gopegiko txokoan. Etortzeko asmoa duenak izena eman behar du martxoaren 18a baino lehen, zentro soziokulturalean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.