Erdi Aroko jatorria duten hiriko guneak dira 'kañoak'. Haien eginkizun nagusia etxebizitzetako ur zikinen hustubide izatea zen, baina, gaur egun, Erdi Aroko etxadien barnealdean kokatzen diren gune publikoak dira, lorategi botaniko gisa berreskuratu direnak. Prezioa: 6 € pertsonako. Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
Historian zehar, Arabak hainbat gaixotasunen etengabeko astindua jasan behar izan du, eta horrek arrasto izugarriak utzi ditu lurraldean. Bisita honek XV. mendetik XX. mendera bitarteko ibilbidea eskaintzen du, hiriko erdigunean zehar ibiliz, eta informazio historiko ugari ditu hizpide, oso aberasgarriak eta orainarekin oso lotuak. Zeintzuk izan ziren Gasteizko herritarren zerbitzura lan egin zuten lehenbiziko sendagileak? Zein izan zen bizar-zirujauen lana XVI. mendeko izurriteetan? Nola jaso eta zabaldu zen nafarreriaren aurkako txertoa Araban? Eta koleraren aurrean, nola markatu zuen gizartearen ikarak hiriko urbanismoaren etorkizuna? Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta tenpluak ikusiko dituzu, arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoko ereduen artean. Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta). Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
Gasteizko hiri-parke enblematikoena. 1820an diseinatu zuten lorategi botaniko gisa eta askotariko zuhaitz exotiko ugaak ditu. Aipagarriak dira musika-kioskoa, errege godoen estatuak eta Uraren Lorategi Sekretua, lorategi japoniar bitxia dena.
Aimar Sainz de Murieta (ahotsa), Andoni Orbegozo (baxua), Andu Moreno (gitarra), Jon Agirrebeitia (gitarra) eta Mario Cruz (bateria) gazteek 2019an sortutako taldea, Elorrion.