2021/04/01 10:30 - 12:00

BISITA GIDATUA

'Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen'

'Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen'
Turismo bulegoa, Plaza Berria, Gasteiz

Historian zehar, Arabak hainbat gaixotasunen etengabeko astindua jasan behar izan du, eta horrek arrasto izugarriak utzi ditu lurraldean. Bisita honek XV. mendetik XX. mendera bitarteko ibilbidea eskaintzen du, hiriko erdigunean zehar ibiliz, eta informazio historiko ugari ditu hizpide, oso aberasgarriak eta orainarekin oso lotuak. Zeintzuk izan ziren Gasteizko herritarren zerbitzura lan egin zuten lehenbiziko sendagileak? Zein izan zen bizar-zirujauen lana XVI. mendeko izurriteetan? Nola jaso eta zabaldu zen nafarreriaren aurkako txertoa Araban? Eta koleraren aurrean, nola markatu zuen gizartearen ikarak hiriko urbanismoaren etorkizuna?

Bisita ez da haurrentzat gomendatzen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago