Igandea, otsailak 21



11:00

Familian euskaraz jolasean

Okondoko kultura etxea, Aiaraldea Okondo | Familia Jarduera

Aiaraldeko Berbalagunek tailerrak antolatu dituzte Okondon, 'Gurasolagun' programaren barruan. Besteak beste, munduko dantzekin, gorputz perkusioarekin eta itzal txinatarrekin gozateko aukera egongo da. Hiru saio egongo dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan Izen-ematea: 607 673 744 telefonoan.

Familian euskaraz jolasean Okondoko kultura etxea

Aiaraldeko Berbalagunek tailerrak antolatu dituzte Okondon, 'Gurasolagun' programaren barruan. Besteak beste, munduko dantzekin, gorputz perkusioarekin eta itzal txinatarrekin gozateko aukera egongo da.

Hiru saio egongo dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan

Izen-ematea: 607 673 744 telefonoan.


11:30

'Elfkins', umeentzako filma

Gorbeia Zinemak, Gorbeialdea Zigoitia | ZINEMA

 200 urte baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goiko mundutik ezkutatuz eta gizaki "eskergabe eta gaiztoekin" interakzio oro saihestuz. Baina, egun batean, Helvik, Kippek eta Butzek, lurraren azalera igotzea erabakitzen dute. Estreinaldia. 3. zine aretoan.

'Elfkins', umeentzako filma Gorbeia Zinemak

 200 urte baino gehiagoz, Elfkinsak lur azpian bizi izan dira, goiko mundutik ezkutatuz eta gizaki "eskergabe eta gaiztoekin" interakzio oro saihestuz. Baina, egun batean, Helvik, Kippek eta Butzek, lurraren azalera igotzea erabakitzen dute.

Estreinaldia.

3. zine aretoan.


12:00

[KUNARTE] 'Harri-zopa'

Teatro Paraiso, Abetxuku 14., Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Mundu osoko kondairak eta neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta. Nork ez ditu lo hartzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia. Adina: 2-6 urte.

[KUNARTE] 'Harri-zopa' Teatro Paraiso, Abetxuku 14.

Mundu osoko kondairak eta neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta. Nork ez ditu lo hartzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.

Adina: 2-6 urte.


17:30

[ADURTZATIK MUNDURA] 'Bideak' dokumentala

Jesus Ibañez de Matauko antzokia (Hegoalde gizarte etxea), Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

Adurtzatik mundura, mendia eta abentura uztartzen duen zikloa da. Aritz Ganboak landutako 'Bideak' dokumentala proiektatuko da horretan..

[ADURTZATIK MUNDURA] 'Bideak' dokumentala Jesus Ibañez de Matauko antzokia (Hegoalde gizarte etxea)

Adurtzatik mundura, mendia eta abentura uztartzen duen zikloa da. Aritz Ganboak landutako 'Bideak' dokumentala proiektatuko da horretan..


17:30

[LAUDIO TOP ZINEMA] 'Ipuin herrikoi berriak'

Laudioalde zinema, Aiaraldea Laudio | IKUS-ENTZUNEZKOA

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, 'Ipuin-Herriko Berriak' egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-Herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar. Publiko guztientzat Prezioa: 3 €  

[LAUDIO TOP ZINEMA] 'Ipuin herrikoi berriak' Laudioalde zinema

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, 'Ipuin-Herriko Berriak' egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-Herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zikoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.

Publiko guztientzat

Prezioa: 3 €

 


17:30

'Mahai-jokoen jatetxea', mahai-jokoak

Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Gure menua jan nahi duzu? Etorri jolastera eta dastatu plater aberats bakoitza. Horietako bakoitza jolas batekin lotuta dago. Adina: 4-8 urte bitarteko umeak. Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.

'Mahai-jokoen jatetxea', mahai-jokoak Zabalganeko gizarte etxeko ludoteka

Gure menua jan nahi duzu? Etorri jolastera eta dastatu plater aberats bakoitza. Horietako bakoitza jolas batekin lotuta dago.

Adina: 4-8 urte bitarteko umeak.

Jarduerak egin baino bi aste lehenago edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez.

19:00

'Mendian hil, hirian hil' dokumentala

Aramaioko Kultura Etxea, Gorbeialdea Aramaio | IKUS-ENTZUNEZKOA

'Mendian hil, hirian hil', oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala eskainiko da. Dokumentala ikusi ondoren, aukera izango da solasaldia egiteko Iñaki Peña zuzendariarekin, eta Eider Ballina editore eta post-produkzioan parte hartu duen aramaioarrarekin.

'Mendian hil, hirian hil' dokumentala Aramaioko Kultura Etxea

'Mendian hil, hirian hil', oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala eskainiko da. Dokumentala ikusi ondoren, aukera izango da solasaldia egiteko Iñaki Peña zuzendariarekin, eta Eider Ballina editore eta post-produkzioan parte hartu duen aramaioarrarekin.


19:00

'Suak pizten direnean', Mikel Soto

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | AURKEZPENA

[SARRERAK AGORTU DIRA] Urtetan editore izan ondoren, 'Suak pizten direnean' poemategia idatzi du Mikel Sotok bere belaunaldi politikoaren kronika poetiko bat eginez, kontzientzia politikoaren iratzartzea, borroka-urteak, atxiloketak, torturak eta kartzela kontatzen dituena, pasioz bezainbateko zintzotasunez, belaunaldi horren borrokak, porrotak zein ametsak erretratatuz. Euskal Herrian hainbat saio egin ditu izen handiko idazle, musikari eta artistekin eta Gasteizen ere eskainiko du errezitaldia, Oihaneder Euskararen Etxean, Pettiren zuzeneko musikak lagunduta.

'Suak pizten direnean', Mikel Soto Oihaneder Euskararen Etxea

[SARRERAK AGORTU DIRA]

Urtetan editore izan ondoren, 'Suak pizten direnean' poemategia idatzi du Mikel Sotok bere belaunaldi politikoaren kronika poetiko bat eginez, kontzientzia politikoaren iratzartzea, borroka-urteak, atxiloketak, torturak eta kartzela kontatzen dituena, pasioz bezainbateko zintzotasunez, belaunaldi horren borrokak, porrotak zein ametsak erretratatuz.

Euskal Herrian hainbat saio egin ditu izen handiko idazle, musikari eta artistekin eta Gasteizen ere eskainiko du errezitaldia, Oihaneder Euskararen Etxean, Pettiren zuzeneko musikak lagunduta.



11:00
20:00

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak'

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea? Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu: Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña. Hitz birziklatuak, Zirika. Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara. Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau. Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.

'Hiruerreketa, euskararen arte-urak' Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaraz sortzeak dakarren zailtasunaren eta deserosotasunaren inguruko gogoeta artistikoa. Euskal artea euskaraz zergatik ez? Eta zergatik ez euskararen inguruko euskal artea?

Erantzun ezberdi­nak eman dizkiete galdera horiei hain­bat artistek, eta guk horietako hiru eka­rri nahi izan ditugu:

Gorreri bisuala, Zaloa Ipiña.

Hitz birziklatuak, Zirika.

Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia, Bigara.

Arte garaikidearen barruan euskaraz sortzearen inguruko gogoeta ezberdinek –kezkak, jolasak, di­bertsioa, sentsazioak, gogoa, e.a.– osa­tzen dute ur-emari kolektibo hau.

Hiru hausnarketa artistiko, euskaraz­ko hiru arte-propo­samen, euskararen hiru arte-ur.


16:00
20:30

'Haize dantza, tradizioak bizirik'

Kultura Etxeko erakusketa aretoa., Lautada Dulantzi | ERAKUSKETA

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

'Haize dantza, tradizioak bizirik' Kultura Etxeko erakusketa aretoa.

Haize Dulantzi Dantza elkarteak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidea ospatu nahi du eta dantza eta euskal kulturaren kontserbazioan eta sustapenean egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu nahi du. Inaugurazioa, 18:00etan. Bisita gidatuak taldearekin: 20 minutuko emanaldiak 6 lagunentzat..

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Martxoa
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Apirila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Urte osoko agenda ikusi »»