2021/02/21 19:00

AURKEZPENA

'Suak pizten direnean', Mikel Soto

'Suak pizten direnean', Mikel Soto
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

[SARRERAK AGORTU DIRA]

Urtetan editore izan ondoren, 'Suak pizten direnean' poemategia idatzi du Mikel Sotok bere belaunaldi politikoaren kronika poetiko bat eginez, kontzientzia politikoaren iratzartzea, borroka-urteak, atxiloketak, torturak eta kartzela kontatzen dituena, pasioz bezainbateko zintzotasunez, belaunaldi horren borrokak, porrotak zein ametsak erretratatuz.

Euskal Herrian hainbat saio egin ditu izen handiko idazle, musikari eta artistekin eta Gasteizen ere eskainiko du errezitaldia, Oihaneder Euskararen Etxean, Pettiren zuzeneko musikak lagunduta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide