Mundu osoko kondairak eta neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta. Nork ez ditu lo hartzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.
Adina: 2-6 urte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.