Ostirala, otsailak 28



18:00

[IPUIN KONTALARIA] 'Txoriburu'

Abetxukuko gizarte etxeko liburutegian, Gasteiz | HAURRENTZAKO EKINTZA

Nisuren eskutik, Txoriburu ipuin kontaketa dago Abetxukuko gizarte etxean. Altua, txikia, potoloa, mehea, betaurrekoduna edo betaurrekorik gabea, denok gara ederrak! Horregatik ditu Mirenek horrenbeste txori buruan, bueltaka. Adina: 4-10 urte.

[IPUIN KONTALARIA] 'Txoriburu' Abetxukuko gizarte etxeko liburutegian

Nisuren eskutik, Txoriburu ipuin kontaketa dago Abetxukuko gizarte etxean.

Altua, txikia, potoloa, mehea, betaurrekoduna edo betaurrekorik gabea, denok gara ederrak! Horregatik ditu Mirenek horrenbeste txori buruan, bueltaka.

Adina: 4-10 urte.


19:00

[MUSIKA] 'Maitasun epikoak'

Gasteizko Principal Antzokia, Gasteiz | MUSIKA

Lucia Marin orkestra-zuzendariaren, Euskadiko Orkestra Sinfoniko osoaren, dantzaren eta narratzaile baten eskutik Europako iparraldera bidaiatuko dute bertako konpositore garrantzitsuenetako biren —Grieg eta Sibeliusen— musikaren bidez penintsula eskandinaviarraren paisaia naturalak eta kultura deskubritzeko. Kolore ezberdinez betetako kontzertua izango da, baita mota guztietako paisaiak eta sentipen biziak ezin hobeki irudikatuko dituzten musika handiez betetakoa ere. 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Kontzertuaren aurretik sentsibilizazio-tailerra eskainiko da, 17:45ean. Doakoa izango da kontzerturako sarrera dutenentzat. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea (30 lagun gehienez): 945161045.  

[MUSIKA] 'Maitasun epikoak' Gasteizko Principal Antzokia

Lucia Marin orkestra-zuzendariaren, Euskadiko Orkestra Sinfoniko osoaren, dantzaren eta narratzaile baten eskutik Europako iparraldera bidaiatuko dute bertako konpositore garrantzitsuenetako biren —Grieg eta Sibeliusen— musikaren bidez penintsula eskandinaviarraren paisaia naturalak eta kultura deskubritzeko.

Kolore ezberdinez betetako kontzertua izango da, baita mota guztietako paisaiak eta sentipen biziak ezin hobeki irudikatuko dituzten musika handiez betetakoa ere.

10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Kontzertuaren aurretik sentsibilizazio-tailerra eskainiko da, 17:45ean. Doakoa izango da kontzerturako sarrera dutenentzat. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea (30 lagun gehienez): 945161045.

 

19:00

[ERAKUSKETA] 'Euskara ibiltaria' erakusketaren aurkezpen ekitaldia

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

Euskaltzaindiarekin elkarlanean, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara Ibiltaria erakusketa izango da ikusgai otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxean. Euskara Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria. Aurkezpen ekitaldirako sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

[ERAKUSKETA] 'Euskara ibiltaria' erakusketaren aurkezpen ekitaldia Oihaneder Euskararen Etxea

Euskaltzaindiarekin elkarlanean, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara Ibiltaria erakusketa izango da ikusgai otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxean.

Euskara Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Aurkezpen ekitaldirako sarrera doakoa da, lekuak bete arte.


19:30

[ZINEMA] 'Mateoren ama'

Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA, Gasteiz | ZINEMA

Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astea antolatu du otsailaren 24tik 29ra. Ikusi ahalko diren film laburren artean, Mateoren ama dago. Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgunean. Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; semealabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.

[ZINEMA] 'Mateoren ama' Vital Kutxa Fundazioa aretoa - DENDARABA

Vital Fundazioak Euskal Zinemaren Astea antolatu du otsailaren 24tik 29ra. Ikusi ahalko diren film laburren artean, Mateoren ama dago.

Saio bakoitzerako sarrera-txartelak eskuragarri Kordoi Etxean, Vital Fundazioa Aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik (sarrerak badaude), eta webgunean.

Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; semealabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.


21:00

[KONTZERTUA] Inoren Ero Ni + Pelax

Jimmy Jazz, Gasteiz | KONTZERTUA

IKAren 31. urteurrena dela eta, kontzertua eskainiko dute Inoren Ero Nik eta Pelaxek otsailaren 28an, Jimmy Jazz aretoan.  

[KONTZERTUA] Inoren Ero Ni + Pelax Jimmy Jazz

IKAren 31. urteurrena dela eta, kontzertua eskainiko dute Inoren Ero Nik eta Pelaxek otsailaren 28an, Jimmy Jazz aretoan.

 



18:00
19:00

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak

Kiroldegiko gimnasioa, Gorbeialdea Aramaio | IKASTAROA

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.

[IKASTAROA] Gurasoentzako dantza plazak Kiroldegiko gimnasioa

Gurasoei zuzendutako dantza plazak ikasteko saioak.



[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Gorbeialdea | PROPOSAMENA

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan! Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020

[GO!RBEIA GINKANA] Izena emateko epea irekita

Otsailaren 17an hasi, eta martxoaren 20ra arte, astero proba bat argitaratuko da instagram-en. eta saria irabazteko aukera izango duzu. Izan ere, 600 €banatuko ditugu bono-saritan!

Informazio gehiago: GO!RBEIA ginkana 2020



08:00
20:00

[TXAPELKETA] Euskarbel Txapelketan izena ematea

IKA euskaltegietan, Gasteiz | LEHIAKETA

XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an. Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.

[TXAPELKETA] Euskarbel Txapelketan izena ematea IKA euskaltegietan

XXXI. urteurrenaren ospakizunen barruan, aurtengo txapelketan IKAko kanporaketetatik aterako finalistak Gasteizko beste euskaltegietako eta talde euskaltzaleetako ordezkarien kontra lehiatuko dira Gasteizko Kubik aretoan egingo den final handian, apirilaren 3an.

Taldeek izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a, ostirala.



20:00
21:30

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra

Jungle Beat akademiaren lokaletan, Gasteiz | DANTZA IKUSKIZUNA

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era. Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com. Prezioa: 3 euro. Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.

[DANTZA] Lindy-Hop tailerra Jungle Beat akademiaren lokaletan

IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era.

Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com.

Prezioa: 3 euro.

Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.



17:00
14:00

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa

Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz | ERAKUSKETA

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik. Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.Erakusketaren ordutegia: Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00 Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Igandeetan: 11:00-14:00    

[BERTAN BEHERA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Euskaltzaindiak, Gasteizko Udalak eta Oihanederrek, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa ekarri dute Montehermoso kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxera otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean; sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00
 
 

Kuadrillak

Atal honetan Arabako kuadrilla bakoitzean euskaraz antolatzen diren ekintzei buruzko hitzorduak aurkituko dituzu.

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»