2020/02/28 19:00

ERAKUSKETA

[ERAKUSKETA] 'Euskara ibiltaria' erakusketaren aurkezpen ekitaldia

[ERAKUSKETA] 'Euskara ibiltaria' erakusketaren aurkezpen ekitaldia
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Euskaltzaindiarekin elkarlanean, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara Ibiltaria erakusketa izango da ikusgai otsailaren 28tik apirilaren 26ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxean.

Euskara Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Aurkezpen ekitaldirako sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago