IKAren 31. urteurrena dela-eta, Lindy-Hop dantza tailerra antolatu dute otsaileko egitarauaren barruan. Jungle Beat akademiaren lokaletan (Fermin Lasuen Kalea, 7 ) izango dira saioak otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, 20:00etatik 21:30era.
Izena emateko: hogeitahamaika@gmail.com.
Prezioa: 3 euro.
Apuntatzeko azken eguna: otsailaren 21a.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.