Lucia Marin orkestra-zuzendariaren, Euskadiko Orkestra Sinfoniko osoaren, dantzaren eta narratzaile baten eskutik Europako iparraldera bidaiatuko dute bertako konpositore garrantzitsuenetako biren —Grieg eta Sibeliusen— musikaren bidez penintsula eskandinaviarraren paisaia naturalak eta kultura deskubritzeko.
Kolore ezberdinez betetako kontzertua izango da, baita mota guztietako paisaiak eta sentipen biziak ezin hobeki irudikatuko dituzten musika handiez betetakoa ere.
10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
Kontzertuaren aurretik sentsibilizazio-tailerra eskainiko da, 17:45ean. Doakoa izango da kontzerturako sarrera dutenentzat. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea (30 lagun gehienez): 945161045.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.