IRABAZLEA [Harpidedun berria]:
Errigora bat lortu nahi duzu? Egin zaitez ALEAkide eta irabazi Errigora saski Beltz bat.
***OHARRA***: Oraindik bazkide-zenbakirik ez baduzu, 000 idatzi.
IRABAZLEA:
Azaroaren 19an 'Sisiforen Paperak' antzezlana aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean. ALEAk sarrera bikoitz bat zozkatuko du.
“Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia. [Info gehio]
IRABAZLEAK:
Azaroaren 12an Kike Amonarrizek Oihaneder Euskararen Etxean "Euskararen bidegurutzetik" liburua aurkeztuko du. ALEAk bi liburu zozkatuko ditu.
IRABAZLEA:
Urriaren 28an 'Ama Kuraia' antzezlana aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean. ALEAk sarrera bikoitz bat zozkatuko du.
Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakerian barrena. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala mamitzen da istorio tipiko hau, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren gainetik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.
Egun basakeria telebistaren bitartez irensten dugu, erabateko immunitatez. "Ama kuraia" honi urrun geratzen zaizkio Suedia, Alemania eta Polonia, horregatik garai zehatzik gabeko gerra-leku batera eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena, erreferenteak etengabe eguneratzen baitira tamalez.
IRABAZLEAK:
Urriaren 29an Haizea izango dugu Oihaneder Euskararen Etxean, 20:15ean. ALEAk bi gonbidapen zozkatuko ditu.
IRABAZLEA:
Aurtengo Euskadi Saria euskarazko literaturaren kategorian irabazi berri duen Karmele Jaioren "Aitaren exea" azken liburuaren ale zozkatuko du ALEAk.
IRABAZLEA:
Urriaren 10ean, larunbata, Murgian izango den Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketaren finalerako sarrera bikoitz bat zozketatuko du ALEA.
IRABAZLEA:
Urriaren 7an 'Ojo de buey' emanaldia aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean. ALEAk sarrera bikoitz bat zozkatuko du.
Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.
Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.
IRABAZLEA:
Gorbeia zinemetan, edozein pelikula ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatzen du ALEAk.
IRABAZLEAK:
Ikasturte arraro hau ahalik eta hoberen hasteko, ALEAk 2 material sorta zozkatuko ditu, haurrentzako ALEAren kamiseta, bisera eta telazko poltsa batez osatutakoa.
IRABAZLEA:
Gorbeia zinemetan, edozein pelikula ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatzen du ALEAk.
IRABAZLEA:
Kanpezuko Ibernalo landetxean astelehenetik ostiralera bitartean bazkaltzeko bi pertsonarentzako eguneko menua zozkatuko du ALEAk.
IRABAZLEAK:
Xabier Silveira, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iñaki Viñasprek bertso saioa eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan uztailaren 5ean, igandea, 20:00etan eta Ekaitz Samaniego gai jartzaile moduan izango da.
ALEAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bertso saioa bertan ikusteko, 80 sarrera besterik ez dira salgai jarriko, besteak streaming bidez. ALEAko harpidedunek deskontua izango dute streaming bidez ikusteko.
IRABAZLEA:
ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko Parral tabernan, astean zehar bazkaltzeko.
IRABAZLEA:
Gasteizko Museo del Organo jatetxe begetarianoan astelehenetik ostiralera bitartean bi pertsonarentzako eguneko menua zozkatuko du ALEAk.