Tradizioari jarraiki, bi katxirulok paseatu dute pertsonaia famatua herrian zehar. Txikienetatik hasita, eta bizitzaren loraldia aldarte lasaiagoan disfrutatzeko moduan dauden adineko kanpezuarretaraino, guzti-guztiek bota dizkiote Toribiori leporatu beharrekoak. Amaieran ez da ezustekorik izan, eta Ega ibaira bota dituzte Toribiorengan gorpuztutako penak. Urek eroan ditzatela horiek, eta ez daitezela inoiz bueltatu.