Argazkiak

23. Korrika Araban: Lautadak ilunpean agurtu du lekukoa

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 21:00

Asteleheneko gauerdiaren atarian murgildu zen 23. Korrika Arabako Lautadan, lurraldeko beste sei kuadrilla bisitatu ostean. Goizaldeko ordu txikitan, 04:12an, Nafarroara itzuli zen lekukoa, Eginotik.

Ostiral honetan itzuliko da Korrika gure lurraldera, Aiaraldea eta Legutiotik igarotzeko. Jarraitu Korrika ALEAren bitartez, 24 orduz zuzenean.

Argazkiak: Saioa Perez de Muniain (ALEA), Iune Trecet Obeso (Guaixe), Beñat Saez de Dallo eta AEK

LAUTADAKO BIDEO LABURPENA
Dulantzi, Agurain eta Araia

Irudiak eta edizioa: Saioa Perez de Muniain

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago