GEU TXOSNA 2015: Aukeratu zure txanda!

hirinet 2015ko eka. 23a, 02:00

Gasteizko Jaiak direla-eta, aurten ere GEU elkarteak kudeatuko du Aihotz (Matxete) plazako txosna.

 

Aukera ezin hobea dugu elkartea ezagutarazi, jaietan euskararen presentzia areagotu, elkartearen diru iturriak bermatu eta, azken finean, Gasteizen euskararen inguruan mugitzen garenok elkar ezagutu eta jai giroan disfrutatzeko. Hau guztia posible egiteko zure laguntza ezinbestekoa zaigu; horregatik, GEU txosnan txanda bat (edo gehiago) egiteko gonbidapena bidali nahi dizugu.

 

[BILERA IREKIA] Sukaldean, komunikazioan, dekorazioan, programazioan... laguntzeko prest bazaude etorri uztailaren 2an, ostegunean, 18.30ean, Hamarretako elkartera (Eskola kalea 11).

 


Aukeratu zure txanda eta bete ezazu galdetegia!!

 

 

 

 

 

Informazio gehiago: geutxosna@gmail.com edo 945- 222153 telefonoa

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide