Ostatu aukera zabala Bai Euskarariren komunitatean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-26 09:00

Euskal Herriko txoko ezberdinetako landetxeak, hotelak, kanpinak eta aterpetxeak ditugu ziurtagiridunen artean, euskaldunei arreta eskaintzeko prest. Aste Santuko oporretan edo beste edozein garaitan bisitatu nahi izanez gero, hemen duzue zerrenda:

Liburu gomendioak, Elkarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-25 09:00

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Elkarren eskutik:

Opor hauetan edo beste edozein unetan irakurtzeko euskarazko hiru libururen gomendioa egin digu Elkarrek: Gaueko zaintzailea; Hauts haietatik; eta Txillardegiren borroka abertzalea.

Gaueko zaintzailea

  • Idazlea: Julen Belamuno
  • Bilduma: Literatura 340
  • Salneurria: 16,25 € epub-aren salneurria: 9,99 €
  • Orrialde kopurua: 168
  • Kaleratze data: 2016ko otsaila

Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun ...

Azken orduko ostatu eskaintzak Nekaturren

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-24 09:00

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Nekaturren gomendioa:

Aste Santuko oporretan Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako landetxeren batean ostatu hartu nahi izanez gero, azken orduko eskaintzak biltzen ditu Nekaturrek.

Ostatu hartzeko landetxeez gain, turismorako baliabide ezberdinak ere eskaintzen ditu Nekaturrek:

Ipar Euskal Herria bisitatzeko turismo bulegoen gida

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-23 14:51

Ipar Euskal Herria bisitatzeko asmoz baldin bazabiltza, Bai Euskarari Ziurtagiria duten turismo bulego hauetan gustura emango dizute inguruari buruzko informazioa:

Lan-eskaintza berriak 'Lansarean.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-23 11:25

Azken bi asteotan bederatzi lan-eskaintza gehitu dira Lansarean.eus lan-atarian. Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 152 enpresak eman dute izena eta 1027 profesionalen Curriculumak biltzen ditu.

Azken lan-eskaintzak

Herrizki: herri hizkera lantzeko aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-20 11:00

#BaiEuskarariGomendioa, 'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria duen Artez-en eskutik:

Artez Euskara Zerbitzuak herri hizkera lantzeko 'Herrizki' aplikazioa egin du. Momentuz Busturialdeko euskara barneratzen du, baina etorkizunean beste eskualde batzuetakoa barneratuko du.

Jolas ezberdinen bidez lantzen da herri hizkera aplikazioan:

  • Esaera zaharrak 1: esaeraren lehenengo zatia agertzen zaigu idatzita eta bigarren zatia asmatu behar da, 3 aukeren artean.
  • Esaera zaharrak 2: esaera zaharren jokoekin jarraituz, bigarren zatia zuzenean idatzi behar da, proposatutako aukerarik gabe. Ez bada asmatzen, orduan, hiru aukera ematen ...

Ikastaro eskaintza zabala Kutxa Ekogunean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-18 12:38

Ikastaro ugari antolatzen dituzte Kutxa Ekogunean, eta orain ikastaro horiek kartara egiteko aukera ere eskaintzen dute gai ezberdinen inguruan: baratza ekologikoa, haur eta familientzako ikastaroak, kontsumo jasangarria eta bisita gidatuak.

BARATZA EKOLOGIKOA

HAUR ETA FAMILIARENTZAKO

KONTSUMO JASANGARRIA

Ziurtagiridun berriak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-16 13:47

Azken egunotan lau entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria; batek 'Zerbitzua eta lana euskaraz' maila lortu du; beste hiruk, berriz, 'Euskararen bidean' maila lortu dute. Zorionak!

 

Gazteentzako sexu aholkuak bideoan eta euskaraz, Emaizeren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-15 12:47

Emaize sexologia zentroa 1994tik ari da lanean Gasteizen. Sexu heziketa eskaintzen dute ikasle, irakasle eta familientzako. Aholkularitza zerbitzua ere badute eta, horrez gain, terapiak egiten dituzte. Zerbitzu guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dituzte eta Bai Euskarari Ziurtagiria dute.

Ana Ramírez de Ocariz Emaizeko arduradunak azaldu digunez, sexualitatea lantzeko euskarazko materialaren beharra dago, batez ere gazteentzako. Izan ere, bideoak oso lagungarri dira gazteei sexuaz hitz egiteko, baina beste hizkuntza batzuetakoak erabili behar izaten dituzte, euskarazko azpitituluekin. Behar hori ikusita, Emaize 3 ...

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-15 00:00

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. Urteko finantza-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 600.000.000€ko aurrekontu-hornidurarekin, izena emateko epea 2016/12/31ra arte edo aurrekontua agortu arte dago.

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Helburua Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko. 
Onuradunak Kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak. 
Laguntza mota 1. Abalen kostua eta baldintzak ...

[Finantza-laguntzak] Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-15 00:00

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. Urteko finantza-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 600.000.000€ko aurrekontu-hornidurarekin, izena emateko epea 2016/12/31ra arte edo aurrekontua agortu arte dago.

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Helburua Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko. 
Onuradunak Kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak. 
Laguntza mota 1. Abalen kostua eta baldintzak ...

Arabatik datoz albiste onak

Erabiltzailearen aurpegia Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-14 11:05   Iritzia

Arabatik datoz albiste onak

Araba, berriz ere, kontuan izateko lurraldea da. Manex Agirrek Jakin aldizkarian (206) idatzitako artikuluan esaten zuen bezala, aldaketa handia eta ikusgarria izan da Arabakoa, euskararen aurrerabidean.

Arabatik datoz albiste onak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-14 10:51   Iritzia

Araba, berriz ere, kontuan izateko lurraldea da. Manex Agirrek Jakin aldizkarian (206) idatzitako artikuluan esaten zuen bezala, aldaketa handia eta ikusgarria izan da Arabakoa, euskararen aurrerabidean. Azken urte hauetan proiektu berriak proposatzen ari dira, bai eta arrakastaz garatu ere: Gasteizko Oihaneder euskararen etxea (oraingoz Gasteiz antzokiaren hanka falta badu ere); tokian tokiko informazioa, anitza eta euskaraz eskaintzen duten Aiaraldea komunikazio leihoa, Hala Bedi irratiaren euskara hutsezko bigarren frekuentzia, Alea aldizkaria eta alea.eus ataria; mintzalagunak, Arabako Bertsozale Elkarteak martxan jarritako ...

'Txanozuritxu' opera estreinatuko du ABAO-OLBEK asteburu honetan Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-11 11:23

Larunbat, igande eta astelehenean Abao Txikik Txanozuritxu opera estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Haurrei zuzendutako opera da eta euskaraz konposatu da osorik. Perraulten Txanogorritxo ipuin klasikoaren egokitzapen askea da, Carlos Imaz baritonoak zortzi abeslari eta bost musikarirentzat sortua.

8 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta 50 minutuko iraupena du.

Emanaldiak

Larunbata Martxoak 12 18:00
Igandea Martxoak 13 12:00
Igandea Martxoak 13 18:00
Astelehena    Martxoak 14 10:15*
Astelehena    Martxoak 14 11:45*
 
* Eskola-saioa

Sarrerak

Hemen eros ...

[Fermín Lazkano] “Asko egin duten enpresak hasiak dira beren sabaietara iristen”

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-11 00:00

2015eko udazkenean, bere lantokian, Elgoibarko Makina Erremintako Institutuan, entzun genuen jardunaldietan. Euskalduntzean aitzindari diren enpresak zituen ahotan, eta tesi bat: langileen eta tresnen arteko hizkuntza-harreman konbinazioak kalkulatu behar dira, jakiteko zenbat euskara egin dezaketen. Horrek lagunduko du lorpenak fintzen. Fermin Lazkano IMHko Berrikuntzarako Tkgune Fabrikazio sareko zuzendaria da.

Enpresa munduaren euskalduntzea, oraindik moteltzen ez dela hasi baina hasiko dela diozu. Zergatik diozu hori, duela ez hainbeste jorratzen hasitako eremua da eta?

Optimismo antzuetan eta ezkorkeria maltzurretan ez erortzeko jakin behar ...

Lan-eskaintza berriak 'Lansarean.eus'-en

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-09 09:26

Azken bi asteotan zortzi lan-eskaintza gehitu dira Lansarean.eus lan-atarian. Lana bilatzeko eta lana eskaintzeko euskarazko webgunea dugu Lansarean.eus eta astero lan-eskaintza ugari izaten dira bertan. Dagoeneko 145 enpresak eman dute izena eta 1012 profesionalen Curriculumak biltzen ditu.

Hemen dituzue azken asteko lan-eskaintzak:

Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Hemen dituzu 20 jarraibide #PraktikaEgokiak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-08 00:00

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuetan itsasteko.

Jarraibide horiek eta gehiago hainbat adibiderekin hornituta kontsulta daitezke Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat ...

[POSTERRA] Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-07 11:39

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideei jarraiki, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso du Ziurtagiriaren Elkarteak. Praktika egoki horietako 20 jarraibiderekin egin dugu poster hau, DESKARGATU, inprimatu eta lan-lekuetan itsasteko.

Jarraibide horiek eta gehiago hainbat adibiderekin hornituta kontsulta daitezke Baieuskarari.eus webgunean, interesa duen orok kontsultatu ahal izateko.

Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Ziurtagiriaren Elkartearen helburua eta euskaraz aritu nahi duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei erreferentzia bat ...

Liburu gomendioa: '12etan Bermuta', Jasone Osoro

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-04 10:24
Jasone Osoro aski ezaguna da gure artean. Duela hilabete batzuk pertsonalki ezagutu nuen  Bastidan, Arabar Errioxako euskal liburu eta disko azokan. Bere azken liburuaz aritu zen: 12etan Bermuta
 
Iraitz Ugaldek Gaztezulo-n egindako komentarioa dakargu hona:
 
"Berta, eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria, alaba, emaztea, laguna, arreba, maitalea eta ama da. Ingurukoekin hartzen dituen rolen bidez ezagutuko dugu, kapitulu bakoitzean bere bizitzaren puzzleko pertsona bat izango baitu hizpide. Neskatila deneko burutazioetatik hasten da nobela, Berta aratza eta ...

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2016-03-02 12:40

Euskararen erabilera sustatzeko hainbat diru-laguntza deialdi egiten dira urtean zehar eta Baieuskarari.eus-eko baliabideen atalean jasotzen ditugu deialdi horiek.

Momentu honetan, adibidez, bi deialdi daude indarrean:

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia.

Informazio gehiago.

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen hizkuntza paisaia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzen deialdia.

Bukaera data: 2016/12/31

Informazio gehiago

Eguneratuta

Diru-laguntza deialdien inguruko atala aldiro eguneratzen da deialdi berriekin. Informazioa kontsultatzeko ...