Beste hamaika arrazoi, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko aza. 10a, 12:28

Joan den apirilean Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko 11 arrazoi bildu genituen ziurtagiria duten 11 entitateren eskutik. Datozen egunetan, beste 11 entitateren arrazoiak zabalduko ditugu. Izan ere, hamaika arrazoi daude Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko: motibazioa, lehiakortasuna, berrikuntza, hurbiltasuna, errekonozimendua… Eta guk esatea baino, nahiago izan dugu Bai Euskarari Komunitateko entitateek dituzten arrazoiak entzutea.

Hasteko, IZT-ko Jon Zuluetaren arrazoia duzue hemen:

"Erantzukidetasun soziala handitzen du eta horrek eragin positiboa du eremu guztietan"

 

Hemen joango gara arrazoi berriak biltzen:

Ziurtagiria lortzeko hamaika arrazoi

Zein da zuen arrazoia? 

Azken urteotan, Bai Euskarari Komunitateko entitateek ziurtagiria izateko arrazoi hauek eman dizkigute: 

  • Komunitatea sustatzen du.

  • Errekonozimendua ematen du.

  • Tresna erabilgarri eta errazak eskaintzen ditu urratsak emateko. 

  • Langileak motibatzen ditu.

  • Euskara lan munduan txertatzen laguntzen du.

  • Zerbitzua euskaraz ematera bideratzen du. 

  • Hurbileko komertzioak sustengatzen ditu. 

  • Lehiakortasuna areagotzen du. 

  • Berrikuntza sustatzen du. 

  • Administrazioen kontratazio esleipenetan puntuak ematen ditu. 

  • Entitatearen erantzukizun soziala hauspotzen du.

  • Entitatearen irudia hobetzen du eta bezeroen aurrean sinesgarritasuna areagotzen du. 

Horiek orain arte guk bildu ditugun batzuk, baina ziurtagiridunek badituzte beste batzuk ere; atal honetan joango gara horiek guztiak biltzen:

Ziurtagiria lortzeko hamaika arrazoi

Eman pausoa eta eskuratu Bai Euskarari Ziurtagiria

Zuek ere pausoa eman nahi duzue? Zuen enpresan, saltokian edo elkartean euskara txertatzen hasteko laguntza behar duzue? Ez dakizue nondik hasi? 

Bai Euskarari Ziurtagiriak lagunduko dizue pausoak ematen eta aholkulari bat izango duzue prozesuan zehar laguntzeko:

  1. Hizkuntza egoeraren azterketa egin

  2. Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin

  3. Ziurtagiria eskuratu

  4. Helburuak betetzeko laguntzen gaineko informazioa jaso

  5. Bai Euskarari Ziurtagiria urtero berritu

Jarri gurekin harremanetan

Zuen enpresan euskararen erabilera areagotzeko urratsa emateko, bi bide dituzue:

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago