Balioa eman eta sustatu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-05-10 10:00   Euskara

Balioa eman eta sustatu

Azken egunotan bueltaka gabiltza hizkuntza irizpideen gaiarekin Gasteizen. Izan ere eztabaida sortu du PPk, Gasteizko udalerrian ostalaritza eta merkataritza enpresa txikiak sortu eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren harira.

Balioa eman eta sustatu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-05-10 09:37

Rober Gutiérrez.

 

Azken egunotan bueltaka gabiltza hizkuntza irizpideen gaiarekin Gasteizen [Gureaz Blain egin nuen aurreko kolaborazioan, era guztietako enpresek zein administrazioek aintzat hartu beharreko irizpideez jardun nuen]. Eztabaida sortu du PPk, Gasteizko udalerrian ostalaritzako eta merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak sortu eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren harira. Balioespen irizpideak ezarri dira eta 100 puntuko sistema baten barruan, Bai Euskarari edo Bikain dutela egiaztatzen duten enpresek 5 puntu lortzeko aukera dute. 100 puntuetatik, 5 baino ez.

PP ...

"Lansarean activa la búsqueda de empleo en euskera" - DNA Erreportaia

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-05-08 11:15

Noticias de Álava egunkariak Lansareani buruzko erreportaia garatu du, Rober Gutiérrez-en (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria) hitzetan oinarriturik. Bertan nabarmendu dute Lansarean.eus lan-ataria berritu dela eta geroz eta arrakasta gehiago duela; izan ere, egun, 2.000 curriculum daude erregistraturik eta 270 enpresa inguruk eman dute izena.

Publikoa edo webguneko erabiltzaile mota oso anitza da, edonor sar daiteke, sektore guztietako lan-eskaintzak daude eta.

Garrantzitsuena da balio erantsi bat eskaintzen duela, beste lan atarien aurrean: euskara bera. Lansareanek euskarazko lan harremanak sustatzea du helburu eta ...

Lansarean.eus lan-atari berritua aurkeztu du Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-05-02 09:16

Euskal profesionalentzat, lan bila ari direnentzat eta lana eskaintzen duten enpresentzat erreferentziazko lan-ataria da lansarean.eus eta, etorkizunean, zerbitzu hobea eskaintzeko eta euskaraz lan egiteko aukerak errazteko berrikuntza ugari egin ditu.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lansarean.eus profesional euskaldunen lan-atari berritua aurkeztu du, euskara hutsez dagoen lan-atari bakarra. Euskal Herriko profesionalek aukerak behar dituzte, euskaraz lan egiteko aukerak, euskaraz bizitzeko aukerak. Horregatik, lan-atari honen bitartez, Bai Euskarari Elkarteak erraztasunak emango dizkio ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari.

Lana euskaraz bilatu ...

Marcos Rubio Gonzalezek liburu berria aurkeztuko du astelehenean Lourdes Rellosorekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-26 14:40

Ipurterre pailazoari buruzko testu ilustratuaren aurkezpena egingo du astelehenean 17:00etan Haur Liburutegian, Bai Euskarari Ziurtagiriduna den Thinking of Poems-ek argitaratu duena.

Marcos Rubio Gonzalez amurrioarrak "Ipurterre pailazoaren abenturak" marraztu ditu Lourdes Relloso Laudioko psikologo eta terapeutaren gidoia jarraiki, eta Thinking of Poems-en, bere argitaletxean, kaleratu ditu; Aprender es Sentir bilduman, alegia.

Gauzak horrela, liburuaren aurkezpena egingo du astelehenean 17:00etan Amurrioko Haur Liburutegiaren 25. urteurrenean. Horren ostean, 17:30ean Maider Galarzak ekingo dio liburua kontatzeari 5 eta 10 ...

Binke, Bai Euskarari Ziurtagiriaren mailarik gorenean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-25 19:18

Gaurkoan Binke aldizkariak Bai Euskarari Ziurtagiriaren maila gorena eskuratu ostean garaturiko erreportaia partekatu nahi dugu zuekin. 


Lan mundua euskalduntzeko xedez, Bai Euskarari Ziurtagiriak era guztietako entitateek euskararen normalkuntzaren bidean duten konpromisoa egiaztatzen du. Oraintsu, Binke proiektuari aitortu zaio aldizkari hau aurrera eramateko martxan dituen mekanismo guztien euskalduntzea.

Orain egiten duzunak bihar eragina izango duen neurri berean egiten dira Herri honetako ekimen handi zein txikienak ere. Irakurle askok ez du gogoratuko —jaio ere ez zelako egin, akaso— 1978ko ekainaren 17an ...

Ondarruko Zubi Zahar herri ikastolak logotipo lehiaketa abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-19 10:00

Ondarruko Ikastolak 50.urteurrena ospatzeko logotipoa garatzeko lehiaketa abiatu du. Sortzailea bazara eta Ikastolaren irudian zure ekarpena egin nahi baduzu, parte hartu eta bidali zure proposamena. 

Logotipoa A4 neurria edo handiagoa izan beharko da eta formatu elektronikoan bidali behar da (pdf-jpg). Ez dago proposamen mugarik, parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal ditu. Gainera, euskarri ezberdinetan erabilgarria izatea baliotsiko da (arropa, dokumentu, zigilu...).

Interesatuta bazaude bidali zure proposamena 50urteurrena @ zubizaharherriikastola.eus helbidera, apirilaren 28ra bitartean.Saria nekazalturismo batean ...

Oporrak, etxean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-13 10:00

Aste Santuko oporrak bidaiatzeko aprobetxatzen dituzte askok, baina bada Euskal Herrian geratzea aukeratzen duenik ere. Etxean geratzeko asmoa dutenentzat nahiz kanpotik Euskal Herrira oporrak igarotzera etortzen direnentzat, askotariko jarduerak eta txangoak daude.

2017-04-12 / Nagore Etxeberria

Maletak arropaz eta trastez bete, eta hegazkina hartuko dute askok egun hauetan; beste asko autoz, autobusez edo trenez joango dira noranahi. Izango da, baina, etxean geratzeko asmotan denik ere. Bost eguneko opor txikien atarian, atseden hartzeko, bisitak egiteko edo irteerak antolatzeko aprobetxatuko du jai ...

Barañaingo Udalak eta Sahats fundazioak Bai Euskarari hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-10 09:53

Aurreko apirilaren 7an Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak Bai Euskararirekin duten hitzarmena berritu dute, tokiko euskararen sustapenaren alde egiteko helburuarekin. Oihaneder Indakoetxea alkateak eta Sahats Fundazioaren ordezkaria den Joxerra Olanok sinatu dute dokumentua.

Udalak 13.500 euro bideratzen ditu Bai Euskarari programa hedatzeko eta Sahats Fundazioak gizarte eragile, entitate eta norbanakoek euskararen aldeko pausoak emateko erabakia hartzeko beharrezko laguntza ematen die.

Gaur egun, 37 entitate dira Barañainen Bai Euskarari Ziutagiridunak, sektore oso ezberdinetako entitateak, hizkuntza maila ezberdinarekin, hobekuntza prozesuan barneratu eta fruituak ...

"Euskararen Alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-10 09:19

Aurtengo Korrikaren mezuaren egileak, Joseba Sarrionandiak, plazaratu zuen atzo, audio baten bidez, Otxandiotik Iruñera eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua:

 

 

Gaur, apirilak 10, 12:00etan egingo da 20.Korrikaren balorazioa Iruñeako Kondestable Jauregian.

Hizkuntza irizpideak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-06 09:53

Rober Gutiérrez.

 

Aitortu beharrekoak dira ekimen enpresarialak abiatzeko ausardia duten ekintzaileak, era guztietako enpresak etengabe sustatzen, berritzen eta hobetzen diharduten emakume eta gizonak. Aberastasuna sortzen dute eta guztion ongizatean eragiten dute... Horien artean, gainera, bereziki nabarmentzeko modukoak iruditzen zaizkit hizkuntzaren aldagaiari, eta gainerako zehar lerroei ere, erreparatzen diotenak. Txapo! Horrelako praktika egoki eta eredugarri gehiago behar ditugu.

Honekin lotuta, azken egun hauetan administrazioen hizkuntza irizpideen inguruan hitz egitea egokitu zait zenbait bileratan. Adostasun handi samarra egon da ondorioetan: gure administrazioak ...

Kontsumo ohitura eta eredu berriei ekarpena egiteko sortu da Baduzu

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-05 15:19

Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba aurkeztu dute gaur Donostiako Zergatik dendan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Rober Gutierrez zuzendariak eta Zergatikeko diseinatzaile Ianire Soraluzek. Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba aurkeztu dute gaur Donostiako Zergatik dendan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Rober Gutierrez zuzendariak eta Zergatikeko diseinatzaile Ianire Soraluzek. Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba aurkeztu dute gaur Donostiako Zergatik dendan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendari Garbiñe ...

Gipuzkoa barrena ibili zen atzo Korrika, tipi-tapa, tipi-tapa!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-05 10:00

Atzo, apirilak 4, seigarren eguna egin zuen Korrikak, Gipuzkoan eta gau partean Donostia utzi ondoren, Urola Kostarako bidea hartu zuen, Ondarroa hartu eta Bizkaian sartzeko. Geroz eta kilometro gutxiago gelditzen dira lasterketa amaitzeko, baina, Euskara korrikaren erritmoan pausoak ematen jarraitzea da erronka. 

Atzo, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen taldea gehitu zen Andoaineko Korrikara Martin Ugalde Kultur Parkeko langileekin batera. 10:00etan iritsi zen herrira eta Berriako lagunek ekarri zuten lekukoa, parkeko langileek hartu eta kaleetan barrena tipi-tapa, tipi-tapa korrika ...

Bai Euskarari Komunitatea, handiago, eraginkorrago.

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-04 10:55

Apirilan sartu berri, geroz eta gehiago gara Bai Euskarari ziurtagiriaren aldeko hautua egiten dugunok, euskaraz lan eta bizitzea erabaki dugunok. 

Hilabetero entitate eta establezimendu berriak jartzen dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin harremanetan euskara euren negozioetan txertatu edo-eta jadanik duten maila hobetzeko asmoz. Elkartetik egoera bakoitza aztertu eta behar dituzten baliabideak eskaintzen zaizkie ezarritako erronkak lortu eta egindakoen fruituak ikusteko.

Bai Euskarari komunitate bat da, euskara balio erantsi moduan, ezaugarri aberasgarri gisa elkarlanean sustatzeko lan egiten duena, entitate ezberdinak euskarazko harreman ...

Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko Euskaragileak taldea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-04-04 00:00

euskaragileak-agerraldia-2txikia-2015-11-29

 

Fagorreko ordezkari Leire Okarantzak eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok Euskaragileak enpresa batzordea aurkeztu dute Donostian egindako agerraldian. Lan-mundua euskalduntzeko zutabeetako bat enpresek beraiek osatzen dutela aintzat hartuta, “euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzea eta beren ereduak ezagutzera emateko” helburuarekin sortu dute taldea euskararen normalizazioan aitzindari diren hainbat enpresak, Kontseiluaren baitan.

Gaur aurkeztutako ekimenaren jatorria non dagoen azaldu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok: “Kontseiluaren baitan biltzen den aholkularitza-sektoreak (Ahize-Aek, Artez, Elhuyar, Emun, Iberba eta ...

Abian dira 2017ko iparraldeko eragile pribatuen diruz laguntzeko dispositiboen irekitzea

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-31 13:25

2017ko martxoaren 22ko Biltzar Nagusiak, Iparraldeko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2017ko dispositiboa ireki du.

Dispositibo hori Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburutzak elkarlanean antolatzen dute.

Diru laguntza eskabide txostenak 2017ko apirilaren 30erako helarazi behar dira helbide honetara:

 

Office Public de la Langue Basque - Euskararen Erakunde Publikoa

2, allée des Platanes - Platanoen ibilbidea, 2

64100 BAYONNE - BAIONA

 

Deskargak:

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Araudia

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Diru laguntza Eskabide Txostena

2017ko hizkuntza ...

Abian dira 2017ko Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen diruz laguntzeko dispositiboen irekitzea

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-31 13:25

2017ko martxoaren 22ko Biltzar Nagusiak, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2017ko dispositiboa ireki du.

Dispositibo hori Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburutzak elkarlanean antolatzen dute.

Diru laguntza eskabide txostenak 2017ko apirilaren 30erako helarazi behar dira helbide honetara:

 

Office Public de la Langue Basque - Euskararen Erakunde Publikoa

2, allée des Platanes - Platanoen ibilbidea, 2

64100 BAYONNE - BAIONA

 

Deskargak:

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Araudia

2017ko hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia - Diru laguntza Eskabide Txostena ...

Beroketak eginda 20. Korrikari hasiera emateko!

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea 2017-03-30 08:54

Bai, iritsi da eguna, badator, hemen da... Korrika!

Beroketak eginda, prest gaude Otxandiotik 20. Korrikaren ekitaldiari hasiera emateko. Egun osoko egitarauaz gozatuko dugu: Korrika Txikia, kale-animazioa, Aurrera Korrika ikuskizuna eta Gozategi taldea, besteak beste.

16:40an izango da ekitaldi nagusia, Zuriñe Iñarrituk eta Koikili Lertxundik aurkeztuta.  Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartuko dute, baita Iñaki Urkijok ere, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak. eta, 17:00etan, mezua lekuko barruan sartu eta egingo ditugu euskararen aldeko lasterketak lehen ...