Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.
Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.
Urrian lorpen hauek izan ditugu:
Grupo Gisma, 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' mailara igo da. Zorionak!
Lorpen hauek egin ditu:
Herri Soinu Elkarteak maila igoera izan du: 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzera pasa da. Zorionak!
EBA S.L.-k honako lorpen hauek egin ditu:
Zorionak!
Ikaslan Bizkaiak lorpen hauek egin ditu. Zorionak!
Bi bide dituzu:
1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!
2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.