Araban barrena

Gorbeialdea alderik alde

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko abu. 19a, 06:00
Gorbeialdetik egingo dugu bidea, batik bat Aramaioko aldea ezagutzeko. / PHOT.OK

Gorbeialdeko harizti-irlek, baso zabalek, larre berdeek, hondakin historikoek eta antzinako lanen aztarnek lagunduko dute bidea egiten; Zuiatik Zigoitira joan, eta Legutio igaro ondoren, Aramaiora iritsiko gara.

Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia udalerriek osatzen dute Gorbeialdeko Kuadrilla, eta horietako bost zeharkatuko ditugu ibilbide hau aukeratuz gero; bakoitzak dituen ezaugarri bereziak ezagutzeko aukera aparta izango dugu, beraz.

Hala, Arabako harizti-irletan ibiltzeko aukera izango dugu Zuia eta Urkabustaiz udalerrien arteko mugan, Godamo mendiaren inguruan.

Iparraldeko elorri zuria, hurritza, arbustu arrunta, zuhandorra, gurbea, elorri beltza edo zumea nabarmentzen dira AP-68 errepideak erditik mozten duen baso harrigarri horretan.

Giliernatik Oletara iristeko Murgiara joko dugu, eta Zaratetik pasatu ondoren sartuko gara Zigoitiako bazterretan: Manurga, Larrinoa, Murua eta Etxaguen ondoan ibiliko gara, eta nahi izanez gero, Abadelaueta Elkarte Etnogra koak azken urteetan landu dituen garrantzi kultural handiko ibilaldiak oinez zeharkatzeko aukera baliatu dezakegu.

Urrunagako urtegia parean dugula sartuko gara Legutioko udalerrian, eta horretan Euskal Buztingintza Museoa bisitatu daiteke, Elosu herriko Ollerieta auzotik igaroko baikara herrira iritsi aurretik. Bertatik Oletara hurbiltzeko Otxandio aldera joko dugu, Bizkaiko muga zapalduz, eta berehala sartuko gara Aramaioko lur zabaletan. Oleta eta Ibarra lotzeko A-2620 errepidea hartuko dugu, Kruzetatik.

 

GILIERNA

Kuadrilla: Gorbeialdea
Udalerria: Zuia
Biztanleak: 55

+ INFO

 Distantzia: 32 kilometro

Denbora kotxez: 35 minutu

OLETA

Kuadrilla: Gorbeialdea
Udalerria: Aramaio
Biztanleak: 132

+ INFO

 Distantzia: 10 kilometro

Denbora kotxez: 15 minutu

IBARRA

Kuadrilla: Gorbeialdea
Udalerria: Aramaio
Biztanleak: 902

+ INFO

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide