Bidean dira Arana zentroa eraikitzeko lanak

Erredakzioa 2023ko uzt. 7a, 10:20

350 iheslarirentzako zentroa izango da eraikin zaharrean. Argazkia: ALEA

2024ko udazkenerako izango da prest errefuxiatuentzako zentroa.

Arana klinika zaharrean errefuxiatuentzako zentroa nork eraikiko duen erabaki du Espainiako Gobernuak. Madrileko Seranco enpresari esleitu dio lana Migrazioetarako Estatu Idazkaritzak; 14,6 milioi euroko aurrekontua izango du horretarako, nahiz eta enpresak agindu duen gutxiago beharko dutela.

Zikotz, Amenabar eta Seranco enpresak izan dira lehian kontratua lortzeko, eta Madrilgo enpresak lortu azkenik. Esleipenak lau hilabeteko epea ezartzen du proiektuaren idazketarako, kontratua adosten denetik, eta obra gauzatzeko epea, berriz, hamabi hilabetekoa izango da. Atzerapenik ez bada, 2024ko udazkenerako izango da prest egoitza.

Klinika zaharra birgaitu ostean, asmoa da 350 iheslarirentzako zentroa eraikitzea. Espainiako Gobernuaren ekimena den proiektu honen kontra aurka azaldu da EAJ, eta liskar iturri izan da PSE-EErekin. Sozialisten aldean, "bestelako eredu txikiago bat" defendatu dute jeltzaleek. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago