Erritmo bizia hartu du Gasteizko udal gobernuaren eraketak. Joan den larunbatean Maider Etxebarria Gasteizko lehen emakume alkatea izendatu ostean, asteartean koalizio gobernua osatzeko akordioa aurkeztu zuten PSEk eta EAJk. Akordioaren bidez, Beatriz Artolazabal lehen alkateorde izendatzeaz gain, arlo, sail eta sozietate publiko nagusiak banatu dituzte bi alderdietako zinegotzien artean.
Asteazkenean, berriz, Tokiko Gobernu Batzorde berria osatu zuten. Maider Etxeberriak zuzendutako batzordean, Jon Armentia, Ana Lopez de Uralde, Borja Rodriguez eta Maria Nanclares udal talde sozialistako zinegotziak eta Beatriz Artolazabal, Iñaki Gurtubai, Saray Zarate, Raimundo Ruiz de Escudero, Miren Fernandez de Landa eta Cesar Fernandez de Landa EAJren udal taldeko zinegotziak izango dira.
Horrez gain, Maider Etxebarriak lau alkateordeak izendatzeko dekretua sinatu du:
- Lehen alkateordea: Beatriz Artolazabal (EAJ)
- Bigarren alkateordea: Jon Armentia (PSE-EE)
- Hirugarren alkateordea: Iñaki Gurtubai (EAJ) - Gobernu Batzordeko idazkari titularraren ordezkoa
- Laugarren alkateordea: Borja Rodriguez (PSE-EE) - Gobernu Batzordeko idazkari titularra
Arlo eta sailen banaketa
Asteartean arlo, sail eta sozietate publiko nagusiak banatu zituzten bi alderdien artean. Asteazken gauetik, berriz, sail bakoitzeko zinegotzien izen-abizenak ezagutzen joan dira. Ostegun honetako 13:50ean deitutako tokiko gobernu batzordearen aparteko eta premiazko bilkuran, zinegotzi berrien zerrenda baieztatu dute.
Alderdi bakoitzak bi arlo nagusi eta sei sail zuzenduko ditu. Arlo nagusi bakoitzak arduradun politiko bat izango du:
- Jon Armentia (PSE): Alkatetzaren, Ogasunaren, Giza Baliabideen, Kirolaren eta Osasunaren arloa
- Borja Rodriguez (PSE): Hiri ereduaren, Ingurumenaren eta Ekonomia Sustapenaren arloa
- Iñaki Gurtubai (EAJ): Zainketen eta pertsonei zuzendutako zerbitzuen arloa
- Beatriz Artolazabal (EAJ): Administrazioa modernizatzeko eta espazio publikoa hobetzeko arloa
PSEren sailak
- Maider Etxebarria: alkatea
- Borja Rodriguez:
- Hiri Ereduaren, Hirigintzaren, Etxebizitzaren, Garbitasunaren eta Ingurumenaren Saileko zinegotzia
- Pascual Borja:
- Garbiketa Zerbitzuko zinegotzi ordezkaria (Hirigintza Sailaren barruan)
- Elkarbizitza eta Aniztasun Zerbitzuaren eskuordetze berezia (Alkatetzaren, Erakunde mailako harremanen eta Berdintasuneko Sailaren barruan)
- Ana Rosa Lopez de Uralde:
- Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasun Saileko zinegotzia
- Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza Saileko zinegotzia
- Maria Nanclares:
- Euskara Zerbitzuaren eskuordetze berezia (Alkatetzaren, Erakunde mailako harremanen eta Berdintasuneko Sailaren barruan)
- Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzia
- Jon Armentia:
- Ogasun Saileko zinegotzia
- Giza Baliabideen Saileko zinegotzia
EAJren sailak
- Beatriz Artolazabal
- Espazio Publikoaren eta Auzoen Saileko zinegotzia
- Iñaki Gurtubai
- Segurtasun Saileko zinegotzia (Trafikoa barne)
- Raimundo Ruiz de Escudero
- Gizarte Politiken Saileko zinegotzia
- Saray Zarate
- Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzia
- Administrazioa Modernizatzeko Saileko zinegotzia
- Miren Fernandez de Landa
- Gobernu Irekiko zinegotzia
- Landa Eremuko Zerbitzuko eskuordetze berezia (Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailaren barruan)
- Cesar Fernandez de Landa
- Mantenu Zerbitzuko eskuordetze berezia (Administrazioa Modernizatzeko Sailaren barruan)