Martxan dira ALEAren 2023ko hautes-porrak

Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 09:00

Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Asmatu Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko hauteskundeen emaitzak eta sari paregabeak irabazi: Errigorako saski bat edo bazkari bat Parral tabernan.

Bertan dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak. Alderdi politikoek botoa eskuratzeko lehian murgilduta daude, herritarrak botoa zeini dagokion erabakita edo erabakitzeko bidean, ikerketa zentroak estatistikekin eta hedabideak agintaldiak eratzeko zein akordio lortuko diren aurreikusi nahirik.

Zuk ere iritzia eman nahi al duzu? Zer gertatuko da maiatzaren 28ko hauteskundeetan? Nola banatuko dira jokoan dauden jarlekuak? Parte hartu antolatu dugun porra bikoitzean (Arabako Batzar Nagusietako emaitzak batetik, eta Gasteizko Udalekoak bestetik), eta irabazi jokoan dauden sariak.

Asmatu Arabako Batzar Nagusietako emaitzak eta irabazi Nafarroako Erriberak emandako produktuekin osatutako Errigora saski eder bat.

Gasteizko Udalean ordezkaritza izango duten 27 zinegotzien banaketa nolakoa izango den asmatu beharko duzu. Asmatu Udaleko emaitzak eta irabazi bi pertsonarentzako bazkaria Parral tabernan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide