Milaka lagun hurbildu dira Armentiako zelaietara, San Prudentzio egunean

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 15:15

Eguraldi paregabeak lagunduta, adin guztietako milaka arabar bildu dira Armentiako erromerian, baita azokako postuetan ere. Erlijio ekitaldien ostean, aurreskuak, dantzak, jolasak, kalejirak, herri kirolak eta askotariko jarduerak hasi dira, eta egitaraua iluntzera arte luzatuko da.

Arratsaldean, besteak beste, Berrizku musika taldearen emanaldia izango da El Caserón-en aparkalekuan, 18:00. Ordu berean, Armentiako egitarauaz gain, Danborrada Txikia egingo dute Arabako haurrek hiriko erdigunean, honako ibilbidearekin: Probintzia Plaza, Posta kalea, Plaza Berria, Andra Maria Zuriaren plaza eta, berriro, Probintzia Plaza.

Hala ere, Arabako Jaiak ez dira gaur amaituko, eta asteburu osoan zehar zein astelehenean izango dira ospakizunak:

  • Apirilak 29, larunbata: Fanfarre Eguna eta lehiaketa gastronomikoak, Probintzia plazan: 10:00etatik aurrera, Arabako plater tipikoen lehiaketa, ardo dastaketa, txistorra pintxoak, dantza ikuskizunak eta kuadrillen erakusketa; 11:30etik aurrera, fanfarren txanda izango da, eta egun osoan zehar luzatuko dira kalejirak.
  • Apirilak 30, igandea: Perkusio topaketa, 18:00etatik aurrera Probintzia plazan.
  • Maiatzak 1, astelehena: Erromeria Estibalizera. Postuak eta jarduerak Estibalizko Andre Mariaren Santutegiaren inguruan.

ARGAZKI GALERIA

ARABAKO JAIEN EGITARAUA

Deskargatu programa hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide