Han izan dira, besteak beste, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Foru Gobernu Kontseiluko kideak eta Arabako zein Euskal Herriko beste zenbait agintari.
Laster hasiko dira ekitaldiak Armentiako zelaietan, eta astelehenera arte luzatuko dira Arabako Jaiak:
- Apirilak 28, ostirala: Erromeria Armentiara:
- 11:00etan meza.
- 12:00etan XLI. danborrada, Biznietos de Celedón kuadrillaren eskutik. Ibilbidea: Ahateen Iturria, hiriaren erdialdea, Erdi Aroko hirigunea eta, berriro, Ahateen Iturria.
- 12:00etatik aurrera: Armentiako zelaietan postuak, herri kirolak eta beste jarduerak, egun osoan zehar.
- 18:00 Danborrada Txikia. Ibilbidea: Probintzia Plaza, Posta kalea, Plaza Berria, Andra Maria Zuriaren plaza eta, berriro, Probintzia Plaza.
- Apirilak 29, larunbata: Fanfarre Eguna eta lehiaketa gastronomikoak, Probintzia plazan: 10:00etatik aurrera, Arabako plater tipikoen lehiaketa, ardo dastaketa, txistorra pintxoak, dantza ikuskizunak eta kuadrillen erakusketa; 11:30etik aurrera, fanfarren txanda izango da, eta egun osoan zehar luzatuko dira kalejirak.
- Apirilak 30, igandea: Perkusio topaketa, 18:00etatik aurrera Probintzia plazan.
- Maiatzak 1, astelehena: Erromeria Estibalizera. Postuak eta jarduerak Estibalizko Andre Mariaren Santutegiaren inguruan.