Arabako Jaiak 2023

Badator San Prudentzio, 80 ekitaldi baino gehiagorekin

Erredakzioa 2023ko api. 25a, 09:00

San Prudentzioko erretreta Probintzia Jauregian, 2022an. / ALEA

Arabako jaiak bederatzi egunez luzatuko dira, eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko Andre Mariaren omenezko erromeriarekin. Ospakizun nagusiak martxan jarriko ditu gaurko pregoiak.

Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Ana del Valek San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2023ko jaien programazioa aurkeztu zuen apirilaren hasieran. "%200ean ospatuko dugu, murrizketarik gabeko lehen ekitaldia, 2022ko San Prudentzio, egin zenetik hamabi bete direnean", aldarrikatu du diputatuak.

"Festa bera ez ezik, poza, dantza, adiskidetasuna, konpainia, otorduak, musika, tradizioa, espiritualtasuna eta sentimendua" ospatzera deitu du aurten Del Valek, eta azaldu du "tradizio handiko" programa eskaintzeaz gain, aldi berean, beste jarduera asko ere egingo direla, "batez ere tokiko kultura sektoreari laguntzeko" asmoz.

Ospakizunak apirilaren 23tik maiatzaren 1era arte luzatuko dira, eta bederatzi egunez 86 jarduera baino egingo dira. Programazioaren laburpen gisa:

  • Apirilak 23, igandea: Antzerki emanaldia Principal Antzokian, 19:30ean. El candidato, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak protagonista dituen umorezko antzezlana, gaztelaniaz.
  • Apirilak 25, asteartea: Pregoia Fernando Albizu aktorearen eskutik, 20:00etan Probintzia plazan.

  • Apirilak 27, osteguna: San Prudentzioko erretreta eta danborrada, Probintzia plazan: erretreta joaldiak eta ikuskizunak 21:00etatik aurrera; eta 23:30etik aurrera, danborrada eta kalejira. Arka plazan, dantzaldia Joselu Anaiak taldearen eskutik.
  • Apirilak 28, ostirala: Erromeria Armentiara: 11:00etan meza, eta 12:00etatik aurrera postuak, herri kirolak eta beste jarduerak egun osoan zehar. Eguna hasteko, baina, Zortziko tradizionala egingo dute 09:00etan Probintzia plazan. Eta 18:00etan, Probintzia plazatik, Danborrada Txikia.
  • Apirilak 29, larunbata: Fanfarre Eguna eta lehiaketa gastronomikoak (data aldaketa), Probintzia plazan: 10:00etatik aurrera, Arabako plater tipikoen lehiaketa, ardo dastaketa, txistorra pintxoak, dantza ikuskizunak eta kuadrillen erakusketa; 11:30etik aurrera, fanfarren txanda izango da, eta egun osoan zehar luzatuko dira kalejirak.
  • Apirilak 30, igandea: Danborraden topaketa, 18:00etatik aurrera Probintzia plazan.
  • Maiatzak 1, astelehena: Erromeria Estibalizera. Postuak eta jarduerak Estibalizko Andre Mariaren Santutegiaren inguruan.

Ekitaldi nagusiez gain, askotariko jarduerak eta kirol erakustaldiak izango dira, baita Armentiako Administrazio Batzarraren programa osagarria ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago