2023ko Frantziako Tourreko bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da uztailaren 2an. Lehenengo jardunaldia, berriz, Bilbotik Bilbora egingo dute, eta hirugarrena Zornotzan hasi eta Baionan amaituko da. 340 egun barru izango den Grand Départ Pays Basque 2023 irudikatzen duen Frantziako Tourreko garaikurra Euskal Herrian da jada.
Eskerrik asko #Gasteiz, zelako harrera polita! ๐๐
— Vitoria-Gasteiz! (@vitoriagasteiz) July 26, 2022
Los ultrafondistas Ziortza Villa y Julián Sanz ya han pasado por #VitoriaGasteiz donde les ha recibido el alcalde @gorka__urtaran ๐ดโ๏ธ๐ดโ๏ธ๐#GrandDepartPaysBasque2023 #OngieTOURri @letour_euskadi pic.twitter.com/j5biSMI4md
Munduko txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuena hartzearen erronkaren lehen mugarria Ziortza Villa eta Julian Sanz ultrafondistek jarri dute, garaikurra Parisetik ekarriz eta astearte honetan Euskal Herrian lau geldialdi eginez: Donostian, Gasteizen, Zornotzan eta Bilbon.
Lau geltoki horietan, lurralde historikoetako ahaldun nagusien eta udalerrietako alkateen esker ona eta errekonozimendua jaso dute, baita ehunka txirrindularitza zaleen berotasuna ere.
Igandean Pariseko Eliseo Zelaietatik 20:00etan abiatu eta hiru egunetan 850 kilometro inguru egin ostean, garaikurrak Irundik gurutzatu du muga, Hego Euskal Herrira iristeko. Astearteko 12:00etan Donostiara iritsi dira ultrafondistak, eta bertako ekitaldiaren ondoren, Debaraino kostaldea inguratu, Bergara atzean utzi, eta 17:30ak aldera Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazara heldu dira.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak harrera beroa egin diete. "Grand Départ saria Euskadira iristea Frantziako Tourraren irteera hartzeko abenturaren lehen mugarria da. Urtebete dugu aurretik, kirol ekitaldi hau oso presente egongo da Gasteizko agendan, eta, amaitzeko, tropela hirian zehar igaroko da", adierazi du alkateak. Halaber, Ziortza Villa eta Julian Sanzen "ahalegin izugarriari" balioa eman nahi izan dio Urtaranek.
Ondoren, bideari berrekin eta Legutio, Otxandio, Dima eta Lemoatik igaro dira Villa eta Sanz, Zornotzako udaletxeko plazara 20:15ak aldera iritsita. Galdakao zeharkatu ondoren, 21:00ak aldera, Bilboko Guggenheim Museoaren plazara iritsi dira, Paris eta Bilbo lotzen dituzten ia 1.000 kilometroak 48 ordu baino gutxiagoan osatuz.
๐ด๐ฝโ๏ธ๐ [GIDA] Nolakoa izango da 2023ko Tourrean Gasteiztik irtengo den etapa? 210 kilometroko etapa hiriburuan hasi, Lautada zeharkatu eta Legutiotik Donostiaraino joango da, uztailaren 2an.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 26, 2022
๐ Xehetasun guztiak hemen โถ๏ธ https://t.co/V7LBxNlK8B pic.twitter.com/rdgruCJEaB