2023ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an izango da Frantziako Tourraren Grand Départ Pays Basque 2023: 210 kilometro inguruko bigarren etapa Gasteizen hasi, Lautada zeharkatu eta Legutiotik Donostiaraino joango da.
Euskal erakundeek aurrekaririk gabeko segurtasun operatibo bat jarri dute martxan. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta lasterketak zeharkatuko dituen udalek egun horietan mugikortasuna planifikatzeko eskatu diete herritarrei, murrizketa handiak izango baitira hainbat orduz; baita aurreko egunetan ere, muntaketa lanak direla eta. Gainera, udako Irteera Operazioarekin kointzidituko du kirol ekitaldiak.
Segurtasun Plan integrala segurtasun publikoan inplikatuta dauden euskal erakunde eta entitate guztien artean koordinatu da: besteak beste, Ertzaintza, Tourraren hiru etapak zeharkatzen dituzten udal guztietako udaltzaingoak, 112 SOS Deiak, hiru hiriburuetako eta hiru foru aldundietako larrialdietako eta suteak itzaltzeko zerbitzuak, Osakidetza, errepideak eta trafikoa kontrolatzeko talde instituzionalak.
Nolakoa izango da bigarren etapa (Gasteiz-Donostia)?
Bigarren etapak 208,9 kilometro izango ditu. Gasteiztik abiatuko da 12:15ean, Lautada zeharkatuko du, eta Legutiotik abiatuko da Gipuzkoarantz, Donostiaraino. Araban eta Gipuzkoan ibilbide gorabeheratsua egin ondoren, Jaizkibelgo azken igoerarekin egingo dute topo txirrindulariek; Donostiako Klasikoaren kontrako norabidean, baina gogortasun berarekin.
Zein da ibilbidea?
Herritarrek Frantziako Tourraren Grand Départ Pays Basque 2023ko hiru etapen ibilbideak kontsultatzeko aukera dute, webgune ofizialean. Lasterketak, guztira, EAEko 108 udalerritatik igaroko da.
Bigarren etapa, Gasteiz hiriburuaz gain, Araba eta Gipuzkoako 47 udalerritatik igaroko da: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Dulantzi, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Aramaio, Arkauti (Gasteizko kontzejua), Arrasate, Arratzua-Ubarrundia, Asteasu, Astigarraga, Beasain, Bergara, Billabona, Dallo (Barrundiako kontzejua), Donostia, Burgu, Errenteria, Gabiria, Hernani, Hondarribia, Idiazabal, Ilarratza (Gasteizko kontzejua), Irun, Iruraiz-Gauna, Leaburu-Txarama, Legazpi, Legutio, Lezo, Marieta (Barrundiako kontzejua), Matura (Barrundiako kontzejua), Mutiloa, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Ozeta, Pasaia, Segura, Tolosa, Urnieta, Zaldibia, Zerain eta Zizurkil.
Kontsultatu hemen bigarren etaparen (Gasteiz-Donostia) ibilbidea:
Nondik igaroko da, eta zein ordutan?
Ibilbidearen xehetasunak, udalerrien zerrenda eta puntu kilometrikoak ikusteko, hiru etapen errutometro ofizialak argitaratu dituzte:
- 1. etapa: Bilbo-Bilbo
- 2. etapa: Gasteiz-Donostia
- 3. etapa: Zornotza-Irun-Lapurdi
Hona hemen bigarren etaparen (Gasteiz-Donostia) errutometro ofiziala, ibilbidearen xehetasun guztiak kontsultatzeko:
Mugikortasun murrizketa handiak
Hiru etapetan eragin handiko murrizketak izango dira oinezkoen eta ibilgailuen mugikortasunean. Segurtasun operatiboan inplikatutako erakundeek mugikortasuna denboraz planifikatzeko, behar besteko aurrerapenaz informatzeko eta, batez ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete herritarrei. Horrez gain, hainbat gomendio eta ohar plazaratu dituzte:
- Eragin handiko errepideak: Irungo muga, AP-8, N-1 eta AP-1.
- Udako joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea.
- Aireportuetarako sarbideetan eragina, batez ere Loiu eta Hondarribian.
- Eragin berezia: lantokietako sarrerak eta irteerak, osasun hitzorduak, ospakizunak eta aisialdiko jarduerek.
- Kale eta errepide mozketak izango dira ibilbidearen puntu bakoitzean, gutxienez proba iritsi baino lau ordu lehenago; irteera edo helmuga diren hiri eta herrietan, are lehenago moztuko dira errepideak. Bi ordu lehenago, ibilbide beretik, animazioko karabana bat igaroko da.
- 2.190 mozketa puntu ezarri ditu Ertzaintzak, zirkuitu itxian oinezkorik, ibilgailurik, objekturik edo animaliarik sar ez dadin.
- Euskal erakundeek zirkuitua garbituko dute lasterketaren aurreko egunetan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek txirrindularien segurtasunerako arriskutzat jo dituzten objektu eta oztopo guztiak kenduz: radarrak, seinaleak, zabor edukiontziak, lorezainak, ibilgailuak...
Gasteizko plan espezifikoa
Operatibo orokorraz gain, hiru etapetako baten irteera edo helmuga diren lau udalerrietan segurtasun plan espezifikoak zehaztu dira: Bilbo, Gasteiz, Amorebieta-Etxano eta Donostia. Arabako hiriburuaren kasuan, honako gomendio eta ohar hauek eman dituzte:
- Hiria ez da itxita geratuko, irten eta sartu ahal izango da, baina ohi baino denbora gehiago kostatuko da; beraz, mugitu behar dutenek lehenago irten beharko dute.
- Hirian ez mugitzea gomendatzen da, behar-beharrezkoa ez bada; mugitzekotan, garraio publikoa erabiltzea eta oinez edo bizikletaz joatea gomendatzen da.
- Tuvisa: uztailaren 1etik 2rako gauean, larunbatetik iganderako goizaldean, ez da 06:00etako irteera-zerbitzurik egongo G1, G3, G4 eta G6 lineetan. Aldaketa gehiago izango dira probaren egunean zehar, eta xehetasun guztiak astelehenetik aurrera kontsultatu ahal izango dira Gasteizko Udalaren webgunean.
- Euskotren: tranbia etengo da Antso Jakituna eta Angulema geltokien artean eta Nikosia eta Salburua geltokien artean, uztailaren 2ko 08:30etik ekitaldia amaitu arte. Gainerako lineak normaltasunez ibiliko dira.
- Ibilbideko ibilgailu guztiak kenduko dira: ekainaren 26tik (astelehena) aurrera, eraginak izango dituzten auzo guztietan jakinaraziko da; eta ekainaren 30etik aurrera, Udaltzaingoak ibilbidean dauden ibilgailuak erretiratu egingo ditu.
- Edukiontziak: probaren ibilbideko edukiontzi guztiak kenduko dira eta, ekainaren 27tik (asteartea) hilaren 30era bitartean, 31 edukiontzi-uharte birkokatuko dira.
- Aparkalekuak:
- Lasarteko Atea: uztailaren 1ean, 14:00etatik aurrera itxiko da.
- Mendizabala: ekainaren 29an, 22:00etatik aurrera itxiko da.
- Mendizorrotza: ekainaren 29an, 22:00etatik aurrera itxiko da; egun horietan Mendizorrotzeko kirol guneko igerilekuetara oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joatea gomendatzen da.
- Disuasio-aparkalekuak jarriko dira, egoiliarrek zein bisitariek beren ibilgailuak utzi ahal izateko, eta horiek erabiltzea gomendatu dute: Buesa Arenan, Lakua-Arriagan edo autobus-geltokian, besteak beste.
- Ibilbide osoko zirkulazioa erabat moztuko da (5 kilometro), uztailaren 2ko, igandeko, 08:30etatik aurrera. Zenbait tokitan itxita egon daiteke aurretik, hesiak eta barrerak jarri behar baitira.
- Ibilbidea
- Mendizabala aparkalekua (irteera)
- Lasarteko Atea
- Elvira Zulueta kalea
- Gaztelako Atea
- Cadena y Eleta kalea
- Prado kalea
- Andre Maria Zuria
- Mateo Moraza kalea
- Gernikako Estatutuaren kalea
- Olagibel kalea
- Judimendi hiribidea
- Hiru Probintzien plaza
- Valladolid kalea
- Brusela hiribidea
- Europako Batasunaren plaza
- Brusela hiribidea
- Elorriaga (N-104)
- Zabalik egongo diren larrialdi-pasabideak Olagibel eta Bake kaleen arteko bidegurutzean eta Olagibel eta Herrandarren kaleen arteko bidegurutzean kokatuko dira. Larrialdi egoeran dauden ibilgailu baimenduak soilik igaro ahal izango dira, Aginte Zentroari jakinarazi ondoren.
- Udaltzaingoaren dispositiboa: 45 udaltzainez osatutako dispositibo bat izango da Gasteizko segurtasun plan espezifikoa kontrolatzeko. Errefortzu gisa, seinalistak kontratatuko dituzte ere.
- Ibilbidean 1.600 auto inguru igarotzea espero da. Beraz, herritarrei laguntza eta "erantzukizun handienarekin" jokatzea eskatu diete, seinalistek horretarako prestatutako puntuetan bakarrik igaro dezaten lasterketaren ibilbidea.
- Hiri-ibilbideko trafikoa itxita egongo da, publizitate-karabanaren irteeratik (10:15ean, etapa 12:15ean irten baino bi ordu lehenago), lasterketako azken ibilgailua igaro arte.
- Nola ikusi tropela segurtasunez? (gomendioak)
- Ez sartu errepidera
- Txirrindulariak igarotzen ari direnean, ez egin korrika haien ondoan eta ez inbaditu haien espazioa
- Ez jarri zure edo txirrindularien segurtasun fisikoa arriskuan argazki bat ateratzeko
- Babestu seme-alabak
- Maskotak uhalarekin lotuta eduki beti
- Ez piztu bengalarik
Kontingentzia plana
Larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzaintzak 166 puntu ezarri ditu, larrialdietako zein suteak itzaltzeko zerbitzuetako talde profesionalak premiaz eta segurtasun baldintzetan sartu ahal izateko zirkuitura, lasterketaren noranzkoan bakarrik eta Ertzaintzaren berariazko baimena jaso ondoren. Horrez gain, EAEko hiru hiriburuetako udaltzaingoek hiru plan espezifiko diseinatu dituzte, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako ezaugarri zehatzekin.
Jarduera osagarriak Gasteizen
Txirrindularien irteera amaitu ondoren, Udalak eta Arabako Foru Aldundiak animazio jarduerak antolatuko dituzte Tourraren festa handia ospatzeko:
- Prado Parkean:
- 12:30: Gargantua eta kale-jolasak
- 13:30: Banda Molina, pop-rock kontzertua
- Ostalaritza gune bat
- Andre Maria Zuriaren plazan, 11:30etik aurrera:
- Pantaila erraldoia, Gasteiz-Donostia etapa zuzenean jarraitzeko
- Karikatura digitalen set bat
- Erdialdeko kaleetan, 12:30etik aurrera:
- Erraldoiak eta buruhandiak
- Turukutupa konpainiaren kalejira, Reziklantes musika ikuskizunarekin (Andre Maria Zuriaren plazatik Arka plazara)
- Fanfarreak