Euskal Herriko, Arabako eta Gasteizko txirrindularitzaren zaleek zorteko daude. Izan ere, EiTB taldeak aurreratu duenez, bertako erakundeek egindako eskaerak bere fruitua eman du, eta 2023ko Frantziako Tourrak hiru etapa izango ditu Euskal Herrian: lehenak Bilbo-Bilbo ibilbidea egingo du uztailaren 1ean, bigarrenak Gasteiz-Donostia hilaren 2an, eta hirugarrenak Zornotza-Baiona hurrengo egunean.
Urtarrilaren 26an Gasteizko Europa Jauregian egingo duten aurkezpen ofizialean emango dituzte ibilbidearen inguruko xehetasun guztiak. Orain arte dakigun informazioari dagokionez: etapak 200 kilometro inguru izango ditu, Krutzeta gainetik eta Aramaiotik jaitsiko da Donostiarantz.
Nolanahi ere, ez da Tourrak Gasteizko kaleak zeharkatzen dituen lehen aldia izango, bigarrena baizik. Izan ere, 1977. urtean, Gasteizen amaitu zen orduko hirugarren etapa; KAS taldeko Jose Nazabalek irabazi zuen, Gamarran, KAS fabrikaren parean. Halaber, 1992an, Donostiatik abiatu zen lehen etapa.
José Nazabal, la sonrisa permanente'. En URTEKARIA Revue nº 11. https://t.co/TilVVLGDDE ¿Dónde ganó su etapa en el Tour de Francia? pic.twitter.com/IYzzxaeQEY
— Urtekaria (@Urtekaria) July 24, 2018