Gaur egun, Laboral Kutxa da lokalaren legezko jabea, eta gaur desalojatuko dute Gasteizko Zentro Sozialista. Horren aurrean, Kontseilu Sozialistak protestak deitu ditu: 13:15ean Monseñor Estenaga kaleko lokalera joateko dei egin dute, baina goizeko lehen orduan hasi dira protestak.
9:00ak aldera, Dato kaleko Laboral Kutxaren bulegoan pertsona bat kateatu da, eta hainbat gazte beren elkartasuna adieraztera bertaratu dira. Ertzaintza berehala agertu da, polizia-lerro bat osatuz eta hainbat pertsona atxikiz; gutxienez, bederatzi lagun identifikatu dituzte protestagatik. Zenbait unetan, gazteen aurka kargatu dute ertzainek. Suhiltzaileak ere bertaratu dira, eta kateatutako gaztea askatu eta jaitsi dute. Jarraian, Ertzaintzak atxilo eraman du gaztea.
Une honetan, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Monseñor Estenaga kalea moztuta dute, baita inguruko hainbat kale ere. Hainbat sarrailagileren laguntzarekin, lokaleko atea irekitzea lortu dute. Bitartean, kanpoaldean, dozenaka gazte bildu dira desalojoaren aurka protesta egiteko; Ertzaintzak zenbait karga egin ditu, eta hainbat gazte zauritu ditu.
Desalojoa salatzeko, Gasteizko Kontseilu Sozialistak mobilizazioa deitu du 18:30ean Andre Maria Zuriaren plazan.
Irudiak
Protesten jarraipen berezia egiten ari dira Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta GEDAR.eus hedabideak, Twitter sare sozialaren bitartez:
⚫ Pertsona bat lotu da General Alavako Laboral Kutxara! 13:15etan Gasteizko Zentro Sozialistaren DESALOJOA!
— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) January 13, 2022
ZENTRO SOZIALISTAK AURRERA❗ pic.twitter.com/bIst0r2SSy
[JARRAIPEN BEREZIA] Gaurko dago ezarrita Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa. Laboral Kutxak jarri du martxan huste prozesua.
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Goizean goiz, Dato kaleko Laboral Kutxan lotu da pertsona bat. Hainbat pertsona bertaratu dira dagoeneko. pic.twitter.com/iNiy5yvW96
Ertzainek indarrez kanporatu dituzte Laboral Kutxa aurrean elkartu diren pertsonak.
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Lau pertsona identifikatu dituzte, gainera. pic.twitter.com/M4mXDIZQ3o
Polizia-lerroaren aurrean zeuden bi pertsona eraman dituzte ertzainek, eta gogor oldartu dira gainontzekoen aurka. Horma baten aurka bultzatu eta kolpatu egin dituzte asko.
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Jendea Laboral Kutxatik are gehiago urruntzen ari da Ertzaintza. pic.twitter.com/M3MMgEJ4jT
Hemen, azkeneko karga, bideoan jasota: pic.twitter.com/QRvpt1RUPP
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Azkenean, suhiltzaileek jaitsi dute Laboral Kutxan lotu den pertsona. Atxilo eraman dute. pic.twitter.com/IPYHA4MzWv
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
Jende ugari bertaratu da Gasteizko Zentro Sozialista ingurura. "Espazioen gaineko langile kontrola" oihuak ozen entzuten dira. pic.twitter.com/3s00VvzvDH
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
‼️ Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Monseñor Estenaga eta inguruko hainbat kale moztuta dituzte, Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa gauzatzeko. Dozenaka gazte bildu dira protesta egiteko ▶️ https://t.co/1gJGxgkjbP
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 13, 2022
???? @GedarLangileKZ pic.twitter.com/j0dj47Ed86
???? Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa martxan dago jada. Ertzaintzak eta beraiekin dauden sarrailagileek atea irekitzea lortu dute ▶️ https://t.co/1gJGxgkjbP
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 13, 2022
???? @GedarLangileKZ pic.twitter.com/MmiaQtch1q
???? Ertzaintzaren kargak Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoaren aurka protesta egiten ari ziren dozenaka pertsonaren aurka ▶️ https://t.co/1gJGxgkjbP
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 13, 2022
????️ Bideoa: @GedarLangileKZ pic.twitter.com/dsIW1TdnW3
???? Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoan Ertzaintzaren azken kargak hainbat zauritu eragin ditu: gazte bati burua ireki diote eta gutxienez hiru pertsona ospitalera joan behar izan dira ▶️ https://t.co/1gJGxgkR1n
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 13, 2022
???? Argazkia: @GedarLangileKZ pic.twitter.com/XF6iWb5fK2
Zentro barrura sartu dira; besteak beste, mazo batekin nahiz rotaflex batekin ari dira barruan. Dirudienez, kendutako atea berriz jarri nahian ere ari dira. pic.twitter.com/WTGfxY0Jpm
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 13, 2022
⚫ GASTEIZKO ZENTRO SOZIALISTA DESALOJATU DUTE!
— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) January 13, 2022
Identifikatuak, zaurituak eta atxilotu bat utzi digu gaurko egunak. Horregatik eta espazioaren defentsa egiteko gaur 18:30tan Andra Mari Zurian. pic.twitter.com/tZu2E5TQpG
Mugimendu sozialistaren espazioa
Monseñor Estenaga kalean, Samaniego eskolaren parean, kokatutako lokala Dia supermerkatu zaharra da, eta 900 metro koadro inguruko azalera du. 2016tik hutsik eta erabilerarik gabe egon ostean, Kontseilu Sozialistak okupatu zuen 2021eko maiatzean, Zentro Sozialista martxan jarri eta mugimendu sozialistarentzako "espazio propio bat" izateko.
Hasiera batean irailaren 15erako aurreikusita bazegoen ere, Laboral Kutxak utzaraztea atzeratu eta gaurko, urtarrilaren 13rako, ezarri zuen data berria. Orduan, irailaren 13an, ehunka lagun bildu ziren desalojoa bertan behera uztea eskatzeko.
Informazioa eguneratzen ari gara.