Olarizuko gurutzea sabotatu dute gauean

Erredakzioa 2018ko abe. 20a, 11:01

Olarizuko gurutzearen zimenduak zulatu dituzte. JUANMA GALLEGO

Egileen esanetan "gurutze frankista botatzeko erabakiari bizkar eman zaio, eta bidegabeko erabaki bat inposatu da".

Olarizuko gurutzea sabotatu dute gaur gauean. Hala Bedi Irratiari bidalitako ekintzaren bideo batean ikusi daiteke gurutzearen zimenduak zulatu dituztela eta hormigoi armatuaren altzairuzko barra batzuk airean geratu direla. Ekintzaren egileek bidalitako oharra ere zabaldu du Hala Bedik: "Herri erantzunak irabazi du. Gurutze frankista iragana da. Gurutzearen lohiak baliatu ditzakegu orain erresistentzia antifrankistaren eta askatasunaren aldeko milaka borrokalariak omentzeko. Aukera aprobetxatu dezagun".

Sabotaiaren egileek oharrean salatu dutenez, urte luzez memoria gutxietsi egin da, "amnesia historikoa eta frankismoa" zuritzen ziren bitartean. "Frankistak omendu eta goratu egin dituzte inolako lotsarik gabe". Halaber, Olarizuko gurutzearen inguruan sortutako "joko politiko mingarria eta iraingarria" kritikatu dute. 

Azkenik, egileen esanetan "gurutze frankista botatzeko erabakiari bizkar eman zaio, eta bidegabeko erabaki bat inposatu da". 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago